Kimiotaxi

Difference of gradient sensing in prokaryotes and eukaryotes
Difference of gradient sensing in prokaryotes and eukaryotes

Kimiotaxia zenbait gai kimikoren aurrean mugikorrak diren zelulek egiten duten mugimendua da. Mugimendu hori substantzia kimiko batera hurbiltzeko edo substantzia kimiko horretatik aldentzeko izan daiteke (kimiotaxi positiboa ala negatiboa, hurrenez hurren [1]

Mugimendua ingurugiro likido batean edo gainazal biologiko batean (endotelioan) burutu daiteke.

Kimiotaxia burutzen duten zelulak anitzak dira:

  • immunitate-sistemaren hainbat zelula (makrofagoak, leukozito neutrofiloak...) zelula horiek infekzioa edo hantura dauden lekuetarantz mugitzen dira, bakterio edo zelula patogenoak suntsitzeko. Hanturazko prozesuetan sortzen diren gai kimikoek (hanturazko bitartekoak) dira fagozito horien kimiotaxia eragiten dutenak.
  • bakterioak. Flageloen bidez mugitzen dira bakterioak baldintza egokiak dauden tokietara (elikagaiak, oxigenoa, pH, tenperatura...). Kimiotaxia egiterakoan elikagaien bila joaten dira -glukosaren bila, esaterako- edo substantzia toxikoetatik aldentzen dira -fenoletik, adibidez-.
  • protozoo bezalako eukarioto zelulabakarrak
  • espermatozoideak, etab.

Kimiotaxiren mekanismo molekularra zelulek haien zelula mintzetan dituzten kimiorrezeptore izeneko proteinetan oinarritzen da. Kimiorrezeptore hauek gai dira substantzia baten gradiente kimikoa hautemateko, mugimendua eragiten duten seinale zelularrak aktibatuz [2]


Erreferentziak

  1. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua: Glosarioa.
  2. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua: 83-84 orr.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q658145
  • Commonscat Multimedia: Chemotaxis / Q658145

  • Identifikadoreak
  • NKC: ph124474
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D002633
  • Wd Datuak: Q658145
  • Commonscat Multimedia: Chemotaxis / Q658145