Kremlingo izarrak

Kremlingo izarrak
Moskuko Kremlina
Kremlingo izarretako baten xehetasuna.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Errusia
Capital of Russia Mosku
Koordenatuak55°45′09″N 37°37′17″E / 55.7525°N 37.6214°E / 55.7525; 37.6214
Map

Kremlingo izarrak errubizko izar pentagonal lumineszente batzuk dira, 1930eko hamarkadatik Moskuko Kremlingo bost dorreetako punturik garaienetan ezarriak eta ikusgai daude, iraganeko Errusiar Inperioaren arranoak ordezkatuz.

Ezarpena

Errusiar Iraultzaren ondoren eta Lenin buruzagi boltxebikeak SESB sortzearekin batera, tsarren garaiko ikur inperialen ordezkapenari ekin zitzaion. Baina iraultza ondorengo eskasia garaian Moskuko Kremlingo dorreetan zeuden kobrezko arrano bizefalo urreztatu erraldoiak kentzearen zailtasuna zela eta, egikizun hau baztertua eta atzeratua izan zen.

1930ean NKVDko Ekintza Dibisioko kideek Igor Grabar artista eta zaharberritze adituaren zuzendaritzapean zegoen Zaharberritze Artistikoko Zentral Nagusiko adituei arranoen azterketa burutzeko ardura eman zieten. Aditu hauek azterketa egin ondoren SNKko Nikolái Gorbunov idazkariari txosten bat aurkeztu zioten, honetan arranoak ezin zitezkela zaharkin baliotsutzat jo adierazi zen.

1935eko urriaren 25ean Spasskaia dorrean lehenbiziko izarra ezarri zen, aste horretan zehar beste hiru izar jarri ziren, hain zuzen ere, Troitskaia, Nikolskaia eta Borovitskaia dorreetan. 1937an Vodovzvodnaia dorrean ere bosgarren izar bat ezarri zen.

Jarri zirenetik, izarrak birritan bakarrik itzali izan dira: lehenengo aldiz, 1941-1942 artean, Bigarren Mundu Gerra puri-purian zela, Wehrmacht alemaniarraren bonbardaketetan Kremlinaren kokalekuaren adierazgarri izan ez zitezen, eta bigarrengoz, 1996an Nikita Mijalkov errusiar zuzendariak bere Siberiako Bizargilea filma Kremlinaren bihotzean filmatzeko baimen berezia eskatu zuenean.

  • Izarraren diseinua.
    Izarraren diseinua.
  • Gauez pizturik.
    Gauez pizturik.


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1926895
  • Commonscat Multimedia: Kremlin stars / Q1926895

  • Wd Datuak: Q1926895
  • Commonscat Multimedia: Kremlin stars / Q1926895
  • i
  • e
  • a
Kanpoaldea
Moskuko Kremlingo harresiak eta dorreak  • Leninen mausoleoa  • Harresiko nekropolia
Eraikian
administratiboak
Senatua  • Kremlingo presondegia (14 Eraikina)  • Armategia  • Entretenimenduen jauregia  • Kremlingo Estatu Jauregia
Kremlingo Jauregi Handia
Terem jauregia  • Aldeen jauregia  • Tsarinaren urrezko jauregia  • Historia Estatu Museoa
Elizak
Loaldiaren Katedrala  • Deikundearen katedrala  • Goiangeruaren eliza  • San Joan eliza eta Ivan Handiaren kanpandorrea
Soineko Uztearen eliza  • Patriarkaren jauregia eta Hamabi Apostoluen eliza  • Verkhospasski katedrala eta Terem elizak
San Basilio katedrala  • Kazango katedrala
Plazak eta lorategiak
Plaza Gorria  • Ivanovskaia plaza  • Katedraleen plaza
Tainitski lorategiak  • Kremlingo Lorategi Handia  • Alexandroren lorategiak
Monumentuak
Minin eta Pojarskiren monumentua  • Soldadu ezezagunaren hilobia  • Lóbnoie Mesto
Tsarraren kanoia  • Tsarraren kanpaia  • Kremlingo izarrak
Antzinakoak
Jasokundearen komentua  • Txudov monasterioa  • Armarrien atea  • Robespierren monumentua