Krimenezko film

Humphrey Bogart The Petrified Forest filman.

Krimenezko filmak, zentzurik zabalenean, literaturaren fikzio polizialean oinarritutako genero zinematografikoa da. Genero horretako filmek, oro har, ekintza kriminalen inguruko hainbat alderdi inplikatzen dituzte, hala nola ekintzak nola prestatzen diren, nola gauzatzen diren, detektatzen eta atxilotzen... Estilistikoki, generoa beste genero askorekin gainjarri eta konbinatu daiteke, drama edo gangsterren zinema kasu, baina baita komedia ere, eta, aldi berean, azpigenero askotan banatzen da, misteriozko zinema, suspense zinema edo zinema beltz edo noir zinema kasu.[1]

Azpigeneroak

Asko dira. Hona hemen batzuk:

  • Krimen ekintza. Film hauek Ekintzazko zinema eta krimenezko filmen arteko nahasketa dira. Ekintza asko erakusten dute: ihesaldiak, tiroketak, pertsekuzioak... Adibide batzuk: The Dark Knight, Baby Driver, Master, Collateral, Heat.
  • Krimen komedia. Film hauetan komedia askotan gaizkileen gaitasun faltaren ondorioa izaten da. Batzutan ere umore beltzean ere erortzen dira. Adibide batzuk: Family Plot, Analyze This, The Pope of Greenwich Village, Lock, Stock & Two Smoking Barrels, In Bruges, Mafia!, Tower Heist eta Pain & Gain.
  • Krimen drama. Krimenak egoera dramtikoekin nahastu egiten dira. Adibide batzuk: Straight Time eta Badlands; telebistan The Sopranos eta American Crime telesailak ditugu.
  • Thriller. Film hauetan suspensea eta tentsioa osagai nagusiak dira. Adibide batzuk: Rope (1948), Dial M for Murder (1954), Anatomy of a Murder (1959), Witness (1985), The Silence of the Lambs (1991), Heat (1995), Seven (1995), Memories of Murder (2003), Running Scared (2006), The Call (2013).
  • Dacoit filma, Indiako generoa.
  • Noir filma. Adibide batzuk: The Maltese Falcon (1941), Laura (1944), The Big Sleep (1946), Notorious (1946), Strangers on a Train (1951) eta Kiss Me Deadly (1955).
  • Gangster filma
  • Lapurreten filma
  • Lege drama. Fil hauetan, orokorran, krimena baino garrantzitsuagoa da ondorengo epaikera. Oso tipikoa da adibidez abokatu baten ahalegia hasieran erruduna ematen duen bezero baten defentsan. Adibide batzuk: 12 Angry Men (1957) eta A Time to Kill (1996).
  • Mafia filma
  • Misteriozko filma
  • Yakuza filma
  • Mumbaiko krimenak, Indiako generoa.
  • Sarraski heroikoa. Horrekako filmak hasieran Hong Kongen egin ziren. Generoko aitzindariak John Wooren A Better Tomorrow (1986) eta Ringo Lamen City on Fire (1987) izan ziren. 1990. hamarkadan Hollywooden estilo horren filamk ekoiztu ziren ere bai, esaterako John Woo eta Quentin Tarantinoren eskutik.
  • Polizia ikerketen filma

Erreferentziak

  1. Spina, Ferdinando. "Crime Films". Oxford Research Encyclopedia of Criminology. 2017-08-22. Oxford University Press

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q959790
  • Commonscat Multimedia: Crime films / Q959790

  • Identifikadoreak
  • GND: 4033175-1
  • NKC: ph558500
  • Wd Datuak: Q959790
  • Commonscat Multimedia: Crime films / Q959790