La Passem

2018ko La Passemen irudia.
Paue hirira heltzen 2018ko edizioan.

La Passem okzitanieraren aldeko Korrikaren antzeko elkarrekiko lasterketa da, Gaskoinian eta Bearnon egiten dena. Ligams elkarteak antolatuta, Daniel Barneix Ligamseko kideak azaldu zuenez, "jende guztiak ‘lenga nosta’ (gure hizkuntza)" ezagutu eta partekatzeko ekitaldia da La Passem. La Passemen egiten den kilometro bakoitza 100 euroan eros daiteke.[1]

Historia

  • 2018an egin zen La Passemen lehen edizioa eta estreinaldi hartan Bidaxunetik abiatu zen. Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariak eraman zuen lekukoa lasterketaren lehen metroetan.
  • 2020an egin behar zen bigarren edizioa, Angelutik Pauera, baina pandemiak bertsio birtual bat egitera behartu zituen antolatzaileak.
  • 2022an ekainaren 2tik 5era egin zen. Sent Martin de Senhans herritik atera zen Pauen bukatzeko. Kilometro batzuk Euskal Herrian zehar egin zituen, AEKren eta Euskal Elkargoaren laguntzarekin; azken honek 27 kilometro erosi zituen eta Antton Kurutxarrik Gixunen hartu zuen lekukoa.[2] EH Bairen ordezkari batek ere eraman zuen.[3]

Erreferentziak

  1. https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20220602/euskaldunak-ere-lapassem-lasterketaren-alde
  2. (Frantsesez) Mediabask. (2022-06-01). «La Passem passe au Pays Basque ce jeudi» www.mediabask.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  3. https://www.berria.eus/albisteak/214195/la-passem-aturri-gainetik-korrika.htm

Ikus, gainera

  • Corsa Aran per sa lengua

Kanpo-estekak

  • (Okzitanieraz)(Frantsesez):Ekimenaren webgune ofiziala.
  • 2022ko abesti ofiziala.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: La Passem
  • i
  • e
  • a
Korrikaren ekitaldiak
Edizioak
1980 • 1982 • 1983 • 19851987198919911993199519971999200120032005200720092011201320152017201920222024
Korrikaren ahizpak
CorrelinguaAr RedadegCorrellengua • La Passem • Corrilingua • Sprochrenner • Lefkantun • RithRas yr Iaith