Laskun[1] (frantsesez eta ofizialki Lescun) Pirinio Atlantikoak departamenduko udalerria da.
Ingurunea
Laskun, Aspe haranaren txoko batetan kokaturik dago, haran horretako tontor garaienen magalean. Udalerriko goi lurretatik, Euskal Herriko mendi garaienen ipar aurpegietatik igotzeko bideak sortzen dira, besteak beste Auñamendi (2.507 m), Hiru Erregeen Mahaira (2.428 m) eta Añelarrara (2.357 m).
Udalerriko dermioetatik GR 10 ibilbidea igarotzen da. 1.469 metrotako garaieran, Laberouat izeneko aterpetxea dago. Haraino autoz iristeko, Laskun herritik ateratzen den pista bat dago.
Demografia
Alkateak
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindiaren 149. araua: Euskal Herri inguruko exonimoak
Kanpo estekak