Leku geometriko

Artikulu hau matematikari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Leku (argipena)».

Matematikan, eta bereziki geometrian, leku geometrikoa puntuen multzo bat da. Puntuek propietate geometriko jakin bat betetzen dute.

Planoan

Planoko leku geometrikoen hainbat adibide:

  • Zirkunferentzia planoko puntuen leku geometrikoa non distantzia zentrora balio finkoa (erradioa) den.
  • Elipsea planoko puntuen leku geometrikoa non fokuetarako distantzien batura balio finkoa den.
  • Parabola planoko puntuen leku geometrikoa non fokurako distantzia eta zuzentzailerako distantzia bera diren.
  • hiperbola planoko puntuen leku geometrikoa non fokuetarako distantzien kendura balio finkoa den.

Espazioan

Irudi geometriko oso konplexuak defini daitezke leku geometrikoak bezala. Esaterako, Koadrikak badaude definituta polinomio koadratikoen zeroen leku geometriko bezala. Adibideak:

  • Esfera espazioko puntuen leku geometrikoa non distantzia zentrora balio finkoa (erradioa) den.
  • Elipsoidea koadrika bat da elipsearen antzekoa, baina hiru dimentsiotan.
  • Hiperboloidea koadrika bat da hiperbolaren antzekoa, baina hiru dimentsiotan.
  • Paraboloidea koadrika bat da parabolaren antzekoa, baina hiru dimentsiotan.

Ikus, gainera

  • Irudi geometrikoa

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Leku geometrikoaren kontzeptua, wikiEducared-en
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q211548
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q211548