Letizia Quaranta

Letizia Quaranta

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaTurin, 1892ko abenduaren 30a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1893ko abenduaren 30a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1977ko urtarrilaren 9a)
HeriotzaErroma, 1977ko urtarrilaren 9a (84 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Carlo Campogalliani
Anai-arrebak
ikusi
  • Isabella Quaranta (en) Itzuli
    Lidia Quaranta (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0702893 Edit the value on Wikidata

Letizia Quaranta (Turin, 1893ko abenduaren 30a – Erroma, 1977ko urtarrilaren 9a) italiar aktorea izan zen. Bere film gehienak mutuak dira.[1]

Biografia

Turinen, Italian, bi ahizpa zituen: Lydia, aktorea ere bai, eta Isabella. Bere ahizpa nagusiari esker zinema munduan sartu zen, Itala Film konpainian lan egiteko. Lehenengo filmak Il gioiello del Nilo eta Nino Oxiliaren Addio giovinezza! izan ziren. Laster oso ezaguna egin zen. Bere film askoren zuzendaria Carlo Campogalliani izan zen; biak 1921ean ezkondu ziren. Senarrarekin lehen Erromara aldatu zen zeren eta bertan Italiako zinema-industria indartsuena sortzen ari baitzen, eta ondoren Argentinara non senarrarekin hiru film egin zituen. Erroman berriro ere film gehiago egin zuen baina, beste aktore askoren kasuan bezala, soinuaren sarrerak zineman zailtasunak ezarri zizkion lanean jarraitzeko. 1931 urtetik aurrera zazpi film bakarrik egin zituen. 1950. hamarkada hasieran bere lan ibilbidea bukatutzat eman daiteke. 1977an Erroman hil zen.[2]

Filmografia

Hona hemen bere film ezagunenak:[3]

  • Addio giovinezza!, Nino Oxiliak zuzenduta (1913)
  • Florette e Patapon, Mario Caserinik zuzenduta (1913)
  • Nerone e Agrippina, Mario Caserinik zuzenduta (1914)
  • Maciste, Carlo Campogallianik zuzenduta (1919)
  • Maciste innamorato , Luigi Romano Borgnettok zuzenduta (1919)
  • La trilogia di Maciste , Carlo Campogallianik zuzenduta (1920)
  • Il teschio d'oro , Carlo Campogallianik zuzenduta (1920)
  • Maciste contro la morte , Luigi Romano Borgnettok eta Carlo Campogallianik zuzenduta (1920)
  • La vuelta del toro salvaje , Carlo Campogallianik zuzenduta (1924) (Argentina)
  • El consultorio de Madame René , Carlo Campogallianik zuzenduta (1924) (Argentina)
  • La mujer de medianoche , Campogallianik zuzenduta (1925) (Argentina)
  • La scala, Gennaro Righellik zuzenduta (1931)
  • Il medico per forza, Carlo Campogallianik zuzenduta (1931)
  • La lanterna del diavolo, Carlo Campogallianik zuzenduta (1931)
  • Musica proibita , Carlo Campogallianik zuzenduta (1942)
  • L'innocente Casimiro, Carlo Campogallianik zuzenduta (1945)
  • La gondola del diavolo, Carlo Campogallianik zuzenduta (1946)
  • L'orfana del ghetto, Carlo Campogallianik zuzenduta (1954)

Erreferentziak

  1. IMDb.com, [1]
  2. Dizionario del cinema italiano - Le attrici, Gremese editore, Erroma, 2003.
  3. https://www.cinematografo.it/cinedatabase/cast/letizia-quaranta/99983/

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3831065
  • Commonscat Multimedia: Letizia Quaranta / Q3831065

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 263398172
  • ISNI: 0000000382038274
  • BNF: 17938801s (data)
  • GND: 1147121869
  • LCCN: no2003040912
  • ICCU: RAVV089418
  • Wd Datuak: Q3831065
  • Commonscat Multimedia: Letizia Quaranta / Q3831065