Los Cristianos
Los Cristianos | |
---|---|
lurraldeko administrazio-erakundea | |
![]() ![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | Santa Cruz Tenerifekoko probintzia |
Uharte bolkaniko | Tenerife |
Udalerria | Arona (Tenerife) |
Geografia | |
Koordenatuak | 28°03′N 16°43′W / 28.05°N 16.72°W / 28.05; -16.72 |
![]() | |
Demografia |
Los Cristianos Tenerife uhartearen hegoaldean dagoen hiria da, Arona udalerrian. Tenerifeko eta Kanariar Uharteetako gune turistiko nagusietako bat da. 2018ko uztailean 21.605 biztanle zituen, eta udalerriko eta uhartearen hegoaldeko hiri nagusia zen. Playa de Las Américas eta Costa Adejerekin batera, Kanarietako turismo-multzo garrantzitsuena osatzen du, urtero 5 milioi bisitari inguru biltzen dituena.
Lehenengo kokalekutik egungo portua jaio zen, arrantza-herriaren garapenerako funtsezko bilakatu zena. Gaur egun, Los Cristianosko portua Espainiako lehena da bidaiarien trafikoari dagokionez, eta itsas garraioko linea erregularren bidez, Gomera, Hierro eta La Palma uharteak lotzen ditu uharte nagusiko puntu horrekin.
Lau hondartza ditu; bi urre-koloreko hareazkoak (Los Cristianos eta Las Vistas), eta beste bi beltzak (Los Tarajales eta El Callao).
Klima
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 23.2 | 23.4 | 24.0 | 24.2 | 25.5 | 27.5 | 28.1 | 29.4 | 28.9 | 27.1 | 25.1 | 24.1 | 26 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 20.2 | 20.4 | 21.2 | 22.6 | 23.9 | 24.8 | 25.2 | 26.1 | 26.0 | 24.6 | 22.0 | 21.0 | 23 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 16.0 | 16.2 | 17.8 | 18.1 | 19.3 | 20.2 | 21.3 | 22.8 | 22.7 | 21.1 | 19.0 | 17.0 | 19.2 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 48 | 43 | 28 | 15 | 3 | 2 | 0 | 0 | 10 | 24 | 52 | 57 | 282 |
Iturria: Climate-data.org[1] |
Demografia
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
9 851 | 10 943 | 13 514 | 14 263 | 14 864 | 16 187 | 16 883 | 17 344 | 18 234 | 19 039 | 19 383 | 18 754 | 19 314 | 20 150 | 18 572 | 18 193 | 21.162 | 21.235 | 21.605 |
![Los Cristianos Tenerife, hondartza eta itsas-pasealekua.](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/59/Los_Cristianos.jpg/1000px-Los_Cristianos.jpg)
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Clima: Los Cristianos. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Instituto Nacional de Estadística. Nomenclátor: Población del Padrón Continuo por Unidad Poblacional. CRISTIANOS (LOS). .
Datuak: Q2720320
Multimedia: Los Cristianos / Q2720320