Luis Migel Kerexeta

Luis Migel Kerexeta
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1962ko uztailaren 23a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 2019ko ekainaren 5a (56 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmediku forentsea eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Luis Migel Kerexeta Casares (Donostia, 1962ko uztailaren 23a - ib., 2019ko ekainaren 5a) auzitegi mediku (mediku forentsea) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen irakasle ezaguna.

Biografia

Donostian jaioa, Bilboko Fakultatean Medikuntza Lizentzia eskuratu zuen. 1990ean Auzitegi medikuen taldean sartu zen eta Donostiako 4. eta. 5. epaitegietan lan egin zuen. Donostiako Medikuntza Irakaskuntza Unitatean irakaslea zen. 2011an Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren lehen zuzendaria izan zen eta erakundea sortzeko laguntza handia eman zuen; erakunde hori Euskal Autonomia Erkidegoko Epaitegiei, Auzitegiei eta Fiskaltzei laguntzen dien organoa da. Beste profesional batzuekin batera, auzitegi-medikuntza indartu zuen Gipuzkoan. Giza eskubideen aldeko jarrera sutsua izan zuen beti eta, batzutan, haren txostenei esker atxilotuei eragindako tratu txarren egoerak azaleratu ziren. Haur lapurtuen kasuetan eta Espainiako Gerra Zibilan desagertutako pertsonen bilaketan ere bere laguntza garrantzitsua izan zen. Donostiako Auzitegi-medikuntza Institutuaren zuzendaria izan zen eta hiltzeko unean Patologia sailaren burua zen. Bihotz eta arnasketako geldialdiaren ondorioz hil zen 2019ko ekainaren 5ean. Maite Galdonarekin ezkonduta, bi seme-alaba zituen.[1]

Obra

Artikuluak

Espezialista bezala aldizkari zientifikoetan lan ugari argitaratu zituen:[2]

  • "Tumor disembrioplástico neuroepitelial: un caso de muerte súblita en un paciente joven epiléptico". B. Biritxinaga, Benito Morentin eta J.F. Arnaiz-ekin batera. Cuadernos de medicina forense, ISSN 1135-7606, 16 lk., 4.zk., 2010, 231-233 or.
  • "Violencia contra las mujeres: aspectos médico-legales y forenses". Harlax: Ertzainaren lanbide aldizkaria. Revista técnica del Ertzaina, ISSN 1130-9628, 38 zk., 2001, 34-47 or.
  • "Estructura de la personalidad del menor víctima de maltrato: daños psicológicos y lesiones físicas". Eguzkilore. Cuaderno del Instituto Vasco de Criminología, ISSN 0210-9700, 13 zk., 1999, 53-66.
  • "Validez y credibilidad del testimonio. La psicología forense experimental". Eguzkilore. Cuaderno del Instituto Vasco de Criminología, ISSN 0210-9700, 13 zk., 1999, 157-168 or.

Liburu kolektiboak

  • "Las víctimas y los daños personales derivados del ilícito penal". Las víctimas en el proceso penal liburua, Eusko Jarularitza, 2000, ISBN 84-457-1517-8, 57-74 or.

Erreferentziak

  1. https://web.archive.org/web/20190607113135/https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2019/06/07/sociedad/fallece-el-forense-luis-miguel-querejeta
  2. https://dialnet.unirioja.es/servlet/autor?codigo=553358

Kanpo loturak

  • (Gaztelaniaz): Heriotzaren berri Diario Vasco egunkarian.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q64449318
  • Wd Datuak: Q64449318