Mario Fernández

Mario Fernández

Eusko Legebiltzarkidea

1984ko martxoaren 22a - 1986ko urriaren 1a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia

5. Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea

1982ko urtarrilaren 12a - 1985eko urtarrilaren 27a
← Martin Ugalde - Javier Garcia Egotxeaga →
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1943ko azaroaren 4a (80 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
ikusi
  • Olatz Fernández Elejalde (en) Itzuli
    Mario Fernández Elejalde (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua, ekonomialaria eta bankaria
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea
KidetzaBizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea
Eusko Alkartasuna

Mario Fernández Pelaz (Bilbo, 1943ko azaroaren 4a - ) euskal abokatu eta politikari jeltzalea da. Eusko Legebiltzarkide ohia eta lehendakariorde ohia Garaikoetxearen gobernuan zen, 1982 eta 1985 artean.

Ikasketak

Mario Fernández Pelaz Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak 1965ean bukatu zituen. 1966tik aurrera abokatua da, krisialdian dauden enpresak berregituratzeari ekin ziona. Unibertsitate horretako Enpresa Fakultatearen merkataritza-zuzenbide irakaslea ere bada.

Politika munduan

1980ko martxoan Euzko Alderdi Jeltzaleko kide bihurtua, Espainiako Trantsizio Demokratikoa osteko lehendabiziko Eusko Jaurlaritzan hartu zuen parte.[1] Carlos Garaikoetxea lehendakariak Lan Sailburu izendatu zuen. 1982ko urtarrilean Garaikoetxeak Autonomia Garapenerako Lehendakariorde izendatu zuen, Jaurlaritzaren bigarren posturik garrantzitsuena eta Espainiako Gobernuarekin eskumenak negoziatzeko arduraduna.

1984ko apirilean EAJk Legebiltzarkide hautatu zuen. Bigarren legealdian, lehendakariorde izaten jarraitu zuen. 1986ko iraileko Euzko Alderdi Jeltzaleko krisialdian, Eusko Alkartasuna sortu zuena, Mario Fernándezek lehendakariorde izateari utzi zion, baina partiduan eta Legebiltzarkide izaten jarraitu zuen 1987an Legealdia bukatu arte. EAJk ordutik Mario Fernández kritikotzat izan zuen eta alderdikide xumea baino ez da izan.

2000 urtean ETAren zerrenda batean agertu zen. Euskadiko Erkidegoaren Estatuto Politikoaren Proposamenaren alde agertu da publikoki.

Lan munduan

Politika utzi eta gero enpresa pribatuari ekin zion. BBVAren lege-aholkularitzan eta Zuzendaritza Biltzarrean egon zen.[2] 2002an Uría Menéndez langelako bazkide bihurtu zen.[3] 2002ko apirilean BBVAko eskandaluan bere izena ere agertu zen baina Baltasar Garzon epaileak ez zuen egotzi ezer.[4]

2009ko uztailean BBKren presidente berri bihurtu zen, Xabier Iralak dimititu ondoren.[5]

Erreferentziak

  1. I Legealdiko Gobernua
  2. (Gaztelaniaz)www.elmundo.es
  3. (Gaztelaniaz)www.uria.com
  4. (Gaztelaniaz)www.abc.es
  5. www.berria.info[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q4892469
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 83630167
  • BNE: XX1142561
  • LCCN: no2009044997
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 65358
  • Bilduma digitalak
  • Dialnet: 4422
  • Wd Datuak: Q4892469


Eusko Jaurlaritza (1980-1984)

Carlos Garaikoetxea (Lehendakaritza)
Javier Caño (Lehendakaritzaren Idazkaritza) • Pedro Miguel Etxenike (Hezkuntza) • Ramon Labaien (Kultura) • Carmelo Renobales (Justizia) • Luis Maria Retolaza (Herrizaingoa) • Jesus Javier Agirre (Osasun eta Gizarte Segurantza) • Felix Ormazabal (Nekazaritza) • Pedro Luis Uriarte (Ekonomia eta Ogasuna) • Mario Fernandez (Lana eta Autonomia Garapenerako Lehendakariordetza) • Javier Garcia Egotxeaga (Industria) • Jose Luis Robles (Garraio, Komunikabide eta Itsas Arazoak) • Xabier Lasagabaster (Lurralde Plangintza eta Herri Lana) • Carlos Blasco (Merkataritza eta Turismo) • Juan Carlos Isasti (Industria eta Energia)

Eusko Jaurlaritza (1984-1985)

Carlos Garaikoetxea (Lehendakaritza)
Mario Fernández (Lehendakariordetza) • Juan Porres (Lehendakaritza eta Justizia) • Luis Maria Retolaza (Herrizaingoa) • Joaquin Otxoa (Ekonomia eta Ogasuna) • Juan Urrutia (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa) • Joseba Arregi (Kultura) • Javier Caño (Lana) • Angel Larrañaga (Osasuna eta Gizarte Segurantza) • Juan Carlos Isasti (Industria eta Merkataritza) • Felix Ormazabal (Nekazaritza eta Arrantza) • Castor Garate (Lurralde Plangintza, Garraio eta Turismoa)