Maryna Vasileuskaia
Maryna Vasileuskaia | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Minsk, 1990eko irailaren 14a (33 urte) |
Herrialdea | Bielorrusia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Minsk Institute of Management (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | hegazkineko laguntzailea eta cosmonaut (en) |
Enplegatzailea(k) | Belavia Q103919944 |
Jasotako sariak | ikusi
|
Astronauta | |
Misioak | Soiuz MS-25 |
Denbora espazioan | 1.190.496 segundo |
Maryna Vitaleuna Vasileuskaia — bielorrusieraz: Марына Віталеўна Васілеўская — edo Marina Vitalievna Vasilevskaia — errusieraz: Марина Витальевна Василевская — (Minsk, Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialista, SESB, 1990eko irailaren 14a) bielorrusiar kosmonauta eta Belavia airelineako hegazkineko laguntzailea da.[1] Bielorrusiako lehen emakume kosmonauta izan zen.
Bizitza
2022ko abenduan sei kosmonautagaietako bat hautatu zuten Bielorrusiako Zientzien Akademia Nazionalak antolatutako bielorrusiar emakume bat orbitan izeneko ekimenean, hiru mila emakume astronautagai baino gehiagoren artean hautatua.[2] 2023ko maiatzean Bielorrusiako Espazio Agentziak sei hautagaietatatik espaziora bidaiatzeko gai izendatu zuen Maryna Vasilevskaia eta Anastasia Lenkova haren ordezkotzat.[3]
2023ko uztailaren 24an Errusiako Izarren hiriko Juri Gagarin Kosmonauten Entrenamendu Zentroan espazio-hegaldirako prestakuntza teorikoa eta praktikoa hasi zuen.[4]
2024ko martxoaren 23an Nazioarteko Espazio Estaziora hegan egin zuen Tracy Caldwell Dysonekin eta Oleg Novitskirekin Soiuz MS-25 espazio-hegaldian. Espazio estazioan 13 egun igaro ondoren, Lurrera itzuli zen Soiuz MS-24 hegaldian. Horrenbestez, Bielorrusiako lehen emakume kosmonauta bihurtu zen.
2024ko apirilaren 11n Aliaksandr Lukaxenka Bielorrusiako presidenteak Bielorrusiako heroi titulua eman zion.[5]
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). (Noiz kontsultatua: 2024-04-12).
- ↑ (Errusieraz) ««Белорусская леди на орбите»: голосуй за самую обаятельную красавицу, которая может полететь в космос» Komsomolskaia Pravda 2022-12-26 (Noiz kontsultatua: 2024-04-12).
- ↑ (Ingelesez) «Belarusian female astronaut to go ISS in March 2024 — Roscosmos» Tass 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2024-04-12).
- ↑ (Errusieraz) «Белорусских участниц космического полета официально представили в Центре подготовки космонавто» Juri Gagarin Kosmonauten Entrenamendu Zentroa 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2024-04-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Conceden título de heroína a primera cosmonauta bielorrusa. 2024-04-11 (Noiz kontsultatua: 2024-04-12).
Kanpo estekak
- Datuak: Q118185958
- Multimedia: Maryna Vasileuskaya / Q118185958