Murieta

Murieta
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Murietako Udaletxea, Anglo-Vasco-Navarro trenbidearen geltokia izandako eraikinean.

Bandera

Murietako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaEgaibar
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Murieta
AlkateaEmilio Ruiz Rekalde
(San Esteban)
Posta kodea31280
INE kodea31177
Herritarramurietar
Geografia
Koordenatuak42°39′34″N 2°09′23″W / 42.659444444444°N 2.1563888888889°W / 42.659444444444; -2.1563888888889
Azalera4 km²
Garaiera465 metro
Distantzia56,5 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria346 (2023:  −1)
alt_left 158 (%45,7)(2019) (%51,2) 177 alt_right
Dentsitatea76,72 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 21,74
Ugalkortasuna[1]‰ 27,78
Ekonomia
Jarduera[1]% 76,74 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 8,85 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 6,40 (2018: %4,27)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.murieta.org

Murieta[3] ([muɾi.eta]) Nafarroako mendebaldean dagoen udalerria da, Egaibarko (Lizarrerria) handiena. Lizarrako merindadeko herri honek 346 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 57 kilometrora dago.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Murieta Nafarroako mendebaldean dago, NA-132 errepidean, Lizarra-Acedo norabidean. Mugakide ditu Metauten iparraldean, Antzin mendebaldean, eta Oko eta Abaigar hegoaldean.

Herria Ega ibaiaren paraleloan hedatu da, antzinako burdinbideari jarraituz, Lokiz mendizerraren oinetan. Antzinako Anglo-Vasco-Navarro burdinbidea pasealeku bihurtua da gaur egun. Herriko eliza nagusia Doneztebe eliza da, XII. mendean eraikia eta XVIII. mendean berreraikia.

Klima eta landaredia

Klima mediterraneoa nagusi da, baina aldaketa nabarmenak daude altueraren arabera. Horrela, urteko batez besteko prezipitazioak 500 – 800 mm ingurukoak dira, eta tenperaturak 10 - 12 gradukoak. Udalerriko gune batzuetan, klima ozeaniko eta mediterraneoaren tarteko klima dago. Egun euritsuak urtean 90 inguru izaten dira.

Historiari erreparatuz gero, artea izan da Murietako zuhaitzik ohikoena. Dena den, gaur egun 154 hektarea baino ez dira gordetzen udalerrian (175 hektarea ziren 1906an). Berezko landarediko beste zuhaitz bat makala da. Haren basoek udalerriaren heren bat hartzen dute.

Historia

Murietari buruzko lehen aztarnak 300. urtekoak dira, Erromatarren gainbehera gertatu zen urteetakoak alegia. 1000. urtearen inguruan, Murietak Andre Mariaren elizaren jabetzakoak ziren mahastiak zituen. Fortun Lopezen alarguna zen Toda Aznarrek Iratxeko monasterioari eman zizkion mahastiok dohaintza baten bidez. Monasterioak lehendik ere, Murietako hainbat lur eta kolaizoren jabe zen.

Murieta erregearen menpeko jaurerri izan zen Erdi Arotik XIX. mendea arte. XVIII. mendean Murietak haraneko biztanleriaren laurden bat zeukan, eta Etaio eta Antzinekin batera, ordaintzen zituen zergak aldatzen saiatu zen urte luzez, zeukaten biztanleriarekiko gehiegi ordaintzen zutela argudiatuz. 1846an egindako erreforma administratibora arte, Murieta, Egako haraneko herri izan zen.

XX. mendearen hasieran, Vasco-Navarro trenbidearen ibilbideak herria zeharkatzen zuen, eta horrek herria kanpoaldearekin batu zuen, herritarrentzat lan aukerak ekarriz.

Demografia

Murietako biztanleria

2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 55 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %17,19 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).

Politika

Udal hauteskundeak

2007an ez zen udal hauteskunderik izan Murietan, ez zelako inongo talderik aurkeztu [4]. 2008ko otsailaren 15ean, ordea, Jesús María Martínez de Morentin Berruete izendatu zuten kudeaketa batzordeko buru eta, beraz, alkate.

2011ko udal hauteskundeetan aurkeztutako zerrenda bakarra San Esteban taldearena izan zen; Emilio Jesús Ruizek alkate kargua hartu zuen[5].

Udaletxea

Udaletxea geltokirako errepidean dago. Nahiko berria da, 1981ean eraikia. Egitura lau solairutan banatzen da, eta goialdeko bietan etxebizitzak daude, eta hiru fatxada ditu, bistako adreiluzkoak. Eraikin honen aurretik, udaletxea elizaren atzealdeko eraikin zahar batean izan zen. Eraikin hori, gaur egun, Murietako txirrindularitza elkarteak erabiltzen du.

  • HELBIDEA: Geltokirako errepidea, 9

Alkateen zerrenda

2008-2011 Jesús María Martínez de Morentin Berruete Kudeaketa batzordea
2011-2015 Emilio Ruiz Rekalde San Esteban

Garraioa

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
6 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak) • Gasteiz (unibertsitatea)ArgandoñaAndolluTrokonizIxonaEgiletaAzazetaBirgaragoienBirgarabarrenMaeztuAtauriAntoñanaSantikurutze Kanpezu (gasolindegia)Santikurutze Kanpezu (markesina)Zuñiga • Azedu • Antzin • Mendilibarri • Murieta • ZufiaZubielkiLizarra (zezen-plaza) Lizarra
(geltokia)

Gainera, La Estellesa eta Pinedo autobus konpainiek Lizarra eta Iruñearekiko autobus zerbitzua eskaintzen dute.

La Estellesa autobus konpainiak esaterako, Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu ditu Aguilar Kodesko noranzkoan, eta lau zerbitzu kontrakoan. Linearen ibilbidea honako hau da:

Kirolak

Murietak kiroldegia, pilotaleku estalia eta estalgabea, eta udal igerilekuak ditu. Herriko jaiak ospatzearekin batera, abuztuan, txirrindularitza lasterketa antolatzen da, herriaren inguruko errepide eta mendateetan zehar. Horrez gain, udazkenean Lizarrako Bizikleta Jaiari amaiera ematen dion askaria Murietan antolatzen da beti. Urte osoan, Murietako taldeak Lizarrako areto futboleko txapelketan eta Ega futbol txapelketan hartzen du parte.

Ehiza esparrua: Mendilibarri, Zufia eta Abaigar udalerrietan hedatzen da Murietako ehiza-esparrua.

Hezkuntza

  • Murietako Ikastetxe Publikoa

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Murieta eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %2,25ek zekien euskaraz hitz egiten.

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Jaiak eta ospakizunak

Murietak abuztuaren 3an ospatzen ditu jai nagusiak. Horrez gain, urtean zehar, hainbat erromeria antolatzen dira, maiatzaren 9an San Gregorio baselizara,abuztuaren 24an Abaigarko San Bartolome baselizara eta maiatzaren 15ean San Isidro Nekazariaren omenezko erromeria.

Ondasun nabarmenak

Doneztebe eliza

Murietako Doneztebe eliza Foruen plazako frontoitik

Harlandu eta harlankaitzez eginiko eliza da. XIII. mendean eraiki zen estilo aurregotikoan, ondoren garai barrokoan birmoldatu zutelarik. Laukizuzen itxura eta sei zatitan banaturiko oinarria dauka. Lehen zatiek jatorrizko ganga-estaldura mantentzen dute, eta gainontzeko biek luneta kanoidun ganga-estaldura dute. Aurrealde zuzenak, oinetik altxatutako koruak eta bi kaperek gurutze latindarraren itxura ematen diote eraikinari.

Kanpoaldean, hormek bi leiho gotiko dauzkate, XII. mendeko arku konopial moduan eginak. Elizaren barruan, Errosarioko Ama Birjinaren erretaula dago, Ama Birjinaren zurezko irudi txikia eta hiru gurutziltzatuen irudi zur polikromatuzkoak dituena. Erretaula, XVII. mendean egina dago, estilo erromanistan.

Murietar ospetsuak

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. Noticias de Navarra egunkariko albistea.[Betiko hautsitako esteka]
  5. Emilio Ruiz, futuro alcalde Murieta en la red blogean.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
  • (Gaztelaniaz) Murietako udalaren webgunea.
  • (Gaztelaniaz) Murietari buruzko bloga.
  • Murietako argazkiak, lasonet.com webgunean.
  • (Gaztelaniaz) Murietari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
  • Murietako eliza eta erdigunea Google Street View-n.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1648105
  • Commonscat Multimedia: Murieta / Q1648105
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Murieta

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 316735698
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEN: 14947
  • Lekuak
  • OSM: 346822
  • INE: 31177
  • Wd Datuak: Q1648105
  • Commonscat Multimedia: Murieta / Q1648105
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Murieta


Egaibarko udalerri aurkibidea

AbaigarAntzinEtaiuLegaria • Murieta • OkoOlexoa

  • i
  • e
  • a
 Nafarroa Garaia Nafarroa Garaiko udalerriak
AbaigarAbartzuzaAbaurregainaAbaurrepeaAberinAblitasAdiosAgoitzAguilar KodesAiegiAlesbesAllinAlloAltsasuAmeskoabarrenaAndosillaAntsoainAntzinAnueAñorbeAraitzArakilAranaratxeArangurenAranoArantzaArasArbizuArellanoAresoArguedasAriaAribeArmañantzasArroitzArruazuArtaxoaArtazuArtzibarAtarrabiaAtetzAuritzAzagraAzkoienAzuelo • BakaikuBarañainBarasoainBarbarinBargotaBarillasBasaburuaBaztanBeireBeraBeraskoainBerbintzanaBeriainBerriobeitiBerriozarBertizaranaBeteluBidankozeBidaurretaBiurrun-OlkotzBuñuelBurgiBurlata • CabanillasCadreitaCabredoCaparrosoCárcarCascante • Castejón • CorellaCortesCintruénigo • DeierriDeikazteluDesoioDonamariaDoneztebe • EguesibarEl BustoElgorriagaElizagorriaEloEneritzEratsunErgoienaErriberriErroibarErromantzatuaErronkariEsaEslaba • Espartza • EsprontzedaEsteribarEtaiuEtxalar • Etxarri • Etxarri AranatzEtxauriEulateEzkabarteEzkarozeEzkurraEzporogi • FaltzesFiteroFontellasFunesFustiñana • Galar • GalipentzuGalozeGaraioaGardeGaresGarinoainGarraldaGazteluberriGenevillaGesalatzGirgillaoGoizuetaGoñerriGorza • Hiriberri • IbargoitiIgantziIguzkitzaImotzIrañetaIrunberriIruñeaIrurtzunIturenIturmendiItzaItzagaondoaItzaltzuIzaba • JaitzJaurrieta • Kaseda • LabaienLakuntza • Lana • LantzLapoblaciónLarragaLarragoaLarraunLeatxeLedea • Legarda • LegariaLeitza • Lekunberri • LeotzLergaLerinLesakaLezaunLizarraLizoainibar-ArriasgoitiLodosaLongidaLos ArcosLukinLuzaide • MañeruMarañónMartzillaMélidaMendabiaMendazaMendigorriaMetautenMilagroMirafuentesMiranda ArgaMonteagudoMorentinMuesMurchante • Murieta • Murillo el CuendeMurillo el FrutoMuruzabal • NabaskozeNazarNoain Elortzibar • OdietaObanosOibar • Oiz • OkoOlaibarOlatzagutiaOlexoaOllaranOloritzOltza zendeaOrbaizetaOrbaraOrisoainOrkoienOrontzeOrotz-BeteluOrreaga • Oteitza • Otsagabia • Petilla AragoiPiedramilleraPitillasPuiu • Ribaforada • Saldias • San Adrián • San Martin UnxSantakaraSantsolSartagudaSartzeSesmaSorladaSunbilla • TafallaTebas-Muru ArtederretaTirapuTorralba del RíoTorres del RíoTulebrasTuteraTxulapain • Uharte • Uharte ArakilUkarUltzamaUntzitibarUntzueUrdazubiUrdiainUrraulbeitiUrraulgoitiUrrotz • Urroz • UrzainkiUtergaUxueUztarroze • ValtierraVianaVillamayor de MonjardínVillatuerta • Xabier • Zabaltza • ZangozaZareZarrakazteluZiordiaZiraukiZiritzaZizurZizur Nagusia • Zubieta • ZugarramurdiZuñiga