Nadeth Agirre
Nadeth Agirre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Orio, 1993ko abuztuaren 28a (30 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria |
Nadeth Agirre Arruti (Orio, 1993ko abuztuaren 28a) Orioko traineruko patroi ohia da. Kontxako Bandera eta Liga birritan irabazi ditu.[1]
Kirol ibilbidea
Orioko emakumezkoen trainerua eratu zenetik Nadeth Agirre izan da patroia. 2012an lortu zituen aurreneko garaipenak, Erandion eta etxean jokaturiko estropadetan. 2013 urtean Emakumezkoen Traineru Liga jokatzeko sailkatu zen lehen aldiz eta 2018an salto kualitatibo handia egin zuen Ligan eta Kontxan bigarren postuak eskuratuz. 2019an eta 2020an Liga nagusiak eta Kontxako Banderak irabazi zituen[2] eta Nadeth bera izan zen Ligako patroirik onena. Ondoren 2022an berriz Liga irabazi zuen eta patroi onenaren saria ere bai.
Taldeak
Taldea | Urteak |
---|---|
Orio | 2007- |
Palmaresa
- Kontxako Banderak:
- Txapelduna (2): 2019, 2020.
- Bigarrena (2): 2018, 2021
- Hirugarrena (1): 2016.
- Emakumezkoen Traineru Liga:
- Txapelduna (3): 2019, 2020, 2022.
- Bigarrena (1): 2018.
- Hirugarrena (2): 2016, 2017.
- Patroirik onena (3): 2019, 2020, 2022.
- Euskadiko Traineru Txapelketak (1): 2019.
- Gipuzkoako Traineru Txapelketak (3): 2019, 2020, 2022.
- Euskadiko distantzia luzeko txapelketa (1): 2019.
- Zarauzko Ikurrina (4): 2019, 2020, 2021, 2022
- Getxoko Bandera (3): 2019, 2020, 2022.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Elkarrizketa:Gure arraun egiteko erari eustea izan da arrakastaren gakoa Berria, 2022.08.16
- Elkarrizketa: Arraunak bizitzeko modu bat eman dit Berria, 2023.09.27
- Datuak: Q65954958