Natxitua

Natxitua
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaEa
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak43°22′51″N 2°36′46″W / 43.38083°N 2.61278°W / 43.38083; -2.61278
Demografia
Biztanleria261 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

Natxitua Eako (Bizkaia) hiru auzo nagusietako bat da, udalerriaren mendebaldean kokatutakoa. Iparraldean, Ibarrangeluko Arboliz eta Merru auzoekin egiten du muga.

Herri hau kontuan hartuta, 1877ko errolda baino lehen Ea eta Natxitua bere barnean hartzen zituen udalerriak "Natxitua" izena eraman zuen; 1887ko errolda arteko tartean "Natxitua eta Ea" izenpean ezagutu zen eta Bedaroarekin bat egin eta gero "Ea" besterik ez, gaurdaino.

Inguru naturala eta kokapena

Natxitua auzoa Ea udalerriaren erdigunearen gainean dago, itsasoaren mailatik 100 bat metrora. Bedaroarekin batera, Eako portu txikia sortu zuten bi herrietako bat izan zen.

Auzoaren iparraldean Natxituko lapatza harrizko hondartza dago.

Ondarea

  • Jasokundearen parrokia.
  • Agate Deunaren baseliza.

Garraiobideak

Lekeitio eta Bilbo bitarteko Bizkaibusen autobus lineak geltokia dauka Natxituan. Bi orduoro igarotzen da lanegun eta jaiegunetan.

Ikus, gainera

  • Ea

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12264726
  • Commonscat Multimedia: Natxitua / Q12264726

  • Lekuak
  • INE: 48028000300
  • Wd Datuak: Q12264726
  • Commonscat Multimedia: Natxitua / Q12264726
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Eako auzoak

BedaroaEa • Natxitua