Nicolasa Pradera

Nicolasa Pradera
Bizitza
JaiotzaMarkina-Xemein, 1870eko abenduaren 7a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 1959 (88/89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksukaldaria

Nicolasa Pradera Mendibe (Markina-Xemein, 1870eko abenduaren 7a - Madril, 1959), euskal sukaldaria izan zen.

Biografia

Gaztea zela, Gaitan de Ayala familiaren etxean sartu zen lan egitera. Familia honen alaba bat Donostiara ezkondu eta hara joan zen Nicolasa sukaldeaz arduratzeko.

Narciso Dolagarai Pikabea harakina ezkondu eta 1912an Aldamar kalean Casa Nicolasa jatetxe ospetsua ireki zuten[1]. Laster ospetsu bilakatu zen.

1932an Maria Urrestarazuri jatetxea saldu eta seme-alabekin batera Kontxa parean "Andia" jatetxea ireki zuen. Gerra Zibilaren ondoren, 1940an, Madrilera joan eta bertan "Nicolasa" jatetxea ireki zuen[2].

Nicolasa Pradera batez ere ezaguna da idatzi zuen sukaldaritza liburuagatik: La cocina de Nicolasa. Ez da edonolako liburua. 1933. urtean egin zen lehen argitarapena eta geroztik 19 alditan berrargitaratu da, azken argitarapena, hogeigarrena, 2001. urtekoa da[3].

Erreferentziak

  1. «La casa que creó Nicolasa Pradera y encierra tantos secretos» Diario Vasco 2010-10-7.
  2. Gastronomía vasca. La cocina de Nicolasa
  3. Markina-Xemeingo Udala. Nicolasa Pradera (1870-1959). .
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3328338
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 87479412
  • ISNI: 0000000061000021
  • BNE: XX1723831
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 118450
  • Wd Datuak: Q3328338