Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak

Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak
Jatorria
Egilea(k)Irene Solà
Argitaratze-data2019
IzenburuaCanto jo i la muntanya balla
ArgitaletxeaEditorial Anagrama
Ezaugarriak
Hizkuntzakatalana
Historia
Jasotako sariak
European Union Prize for Literature (en) Itzuli
Premi de Narrativa Maria Àngels Anglada
Anagrama award for catalan novels (en) Itzuli
Núvol Awards (en) Itzuli

Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak (katalanez: 'Canto jo i la muntanya balla') Irene Solàk katalanez idatzitako eleberria da. 2019an plazaratuta sari ugari jaso du.[1] Joxan Elosegik euskaratu eta argitaratu zuen 2020an.

Argumentua

Eleberri honetan Pirinioetan bizi diren elementuek eta pertsonaiek hitz egiten digute. Ekaitzeko hodeiak, nekazari poeta, seme-alabak bakarrik hezi beharko dituen alargun gaztea, sorgin deklaratu ondoren urkatu zituzten lau emakumeak, mendiak, perretxikoak, gizonezkoak eta emakumezkoak, mamuak, laminak, maitagarriak, orkatzak, txakurrak mintzo zaizkigu. Lurra bera mintzo zaigu, noizbait mendiez erditu zen lur hori bera.[2]

Sariak

  • 2019 Katalanez idatzitako Anagra Saria
  • 2020 Europar Batasuneko Literatur Saria
  • 2020 Maria Àngels Anglada Narratiba Saria

Euskarazko bertsioa

  • Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak, Joxan Elosegi itzultzailea, Irun: Alberdania, 2020. ISBN: 978-84-9868-626-5

Joxan Elosegi itzultzaileak 2021eko euskarazko itzulpenaren Euskadi Saria lortu zuen lan honengatik.[3]

Erreferentziak

  1. https://lalectora.cat/2019/07/16/el-cant-minucios-de-la-muntanya/
  2. https://www.elkar.eus/es/liburu_fitxa/nik-kantatu-eta-dantza-egiten-du-mendiak/sola-irene/9788498686265
  3. Imaz, Andoni. «Pello Lizarraldek irabazi du euskarazko narratibaren Euskadi Saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-14).

Kanpo estekak

  • Amaia Alvarez Uriaren komentarioa Argian, 2020-12-20.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q94813071
  • Identifikadoreak
  • GND: 1199466824
  • Wd Datuak: Q94813071