Patria Mirabal

Patria Mirabal
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAída Patria Mercedes Mirabal Reyes
JaiotzaSalcedo (en) Itzuli, 1924ko otsailaren 27a
Herrialdea Dominikar Errepublika
Heriotza1960ko azaroaren 25a (36 urte)
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jardueraktypist (en) Itzuli eta militante politikoa

Find a Grave: 6023925 Edit the value on Wikidata

Aída Patria Mercedes Mirabal Reyes de González (Dominikar Errepublika, 1924ko otsailaren 27a – 1960ko azaroaren 25a) mekanografoa eta ekintzaile politikoa izan zen. Rafael Leónidas Trujillo diktadoreak eraildako hiru ahizpetako bat izan zen.

Biografia

Otsailaren 27an jaio zen, Dominikar Errepublikaren independentzia ospatzen den egunean, hortik bere izena. Txikitatik margolaritzarekiko zaletasuna agertu zuen. Irakaskuntza ertaineko ikasketak amaitu zituen eta mekanografian graduatu zen Inmaculada Concepción de La Vegako ikastetxean.

17 urterekin ezkondu zen Pedro Antonio Gonzálezekin, Cibao izeneko eskualdeko lur-jabe famatu eta aberats batekin eta lau seme izan zituzten.

Ibilbide politikoa

Rafael Leónidas Trujillo diktadorea eraisten saiatzeagatik gobernuak bikotearen ondasunak konfiskatu edota enkantean jarri bazituen ere, Trujilloren aurka agertzen jarraitu eta Minervari laguntzen aritu zen.

Erailketa

Patria kolpez erail zuten Minerva eta María Teresa ahizpekin eta Rufino de la Cruz gidariarekin batera, 1960ko azaroaren 25ean.[1]

Mirabal ahizpen oroimena

Bélgica Adela Mirabal ahizpak 1992an Hermanas Mirabal Fundazioa sortu zuen eta 1994an Hermanas Mirabal Museoa, ahizpen azken egoitza izan zen etxean.

Museoan ahizpen gauzak gordetzen dira eta lorategian Patria, Minerva, María Teresa eta Manolo Tavárez Justoren (Minervaren senarra) gorpuzkiak daude. Gorpuzkiak 2000. urteko azaroaren 25ean eraikitako panteoira eraman zituzten.[2]

2009an, Bélgica Adelak Vivas en su jardín izeneko autobiografia argitaratu zuen, bere hiru ahizpen borroka eta erailketa kontatzen dituena. Eduardo León Jimenes 2010 Liburu Azokaren Sari Nazionala jaso zuen liburuak.[3][4]

Bere pasadizoekin Julia Álvarezen En el tiempo de las mariposas liburua zinemara egokitzen lagundu zuen, Trujillok hildako hiru emakumeen bizitza kontatzen du eleberria.[5]

Aintzatespenak

Erreferentziak

  1. «El brutal asesinato de las hermanas Mirabal que conmocionó al mundo» abc 2019-11-25.
  2. «Casa Museo Hermanas Mirabal (República Dominicana) - EcuRed» www.ecured.cu.
  3. «Dedé Mirabal, otra mariposa que vuela hacia el infinito» El Día 2 de febrero de 2014.
  4. Diario, Listin. (5 de mayo de 2010). «Entregan Premio Nacional Feria del Libro a Dedé Mirabal» listindiario.com.
  5. Barroso, Mariano. (16 de febrero de 2014). Dedé Mirabal, superviviente del crimen más negro de Trujillo. ISSN 1134-6582..
  6. La tragedia de las hermanas Mirabal: cómo el asesinato de 3 mujeres dominicanas dio origen al día mundial de la No violencia contra la mujer. .
  7. «Día Internacional de la Eliminación de la Violencia contra la Mujer - 25 de noviembre» www.un.org.
  8. «A/RES/54/134 - S - A/RES/54/134» undocs.org.

Kanpo estekak

  • Biografia
  • Mirabal ahizpen biografia
  • Mirabal ahizpen informazioa eta irudiak ingelesez
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6066408
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 57975945
  • ISNI: 0000000023399377
  • GND: 1163041335
  • LCCN: n82218764
  • SUDOC: 099017202
  • Wd Datuak: Q6066408