Paxkal Indo

Paxkal Indo

Bizitza
JaiotzaDonibane Lohizune, 1968ko abuztuaren 17a (55 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
BizilekuaBaigorri
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, musikaria, perkusionista eta idazlea
KidetzaSeaska
Musika instrumentuaahotsa

Discogs: 4298143 Edit the value on Wikidata

Paxkal Indo (Donibane Lohitzune, 1968ko abuztuaren 17a) lapurtar abeslari eta txalapartaria da, 2008-2019 artean Seaskako presidentea izan zen.[1] Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluko (EHGK) lehendakari berriz hautatu zuten 2021ko martxoan.[2][3]

Ikus-entzunezko teknikaria, gaztetik haize (txirula, gaita, adarra) eta perkusio (txalaparta) instrumentuak jotzen ditu. 1990eko hamarkadatik aurrera txalapartari moduan izan da hainbat taldetan: Bizkarezurra, Txakun edo Idaula laukotean (Txomin Larronde, Mixel Etxekopar eta Beñat Achiaryrekin batera).

2009an Ttirrittekin Kalakan taldea sortu zuen. Baina ekitaldi gutxi egin ondoren, taldea utzi zuen.

Suziriak fabrikatzen ditu.

Lanak

Haur eta gazte literatura

  • Animalien Ihauteria (2014, ZTK). Camille Saint Saens-en obra ezagunetik inspiratua. Ikusgarriaren DVDarekin.
  • Ilargi nahia (2015, ZTK). 3-5 urtekoentzako albuma.
  • Itzul Ekhi (2016, ZTK). 3-5 urtekoentzako albuma.

Erreferentziak

  1. «Elkarrizketa: Paxkal Indo (Seaskako lehendakaria)»
  2. «PAXKAL INDO BERRIZ IEHGKko LEHENDAKARI !» elinberri 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-06-25).
  3. (Frantsesez) PAXKAL INDO REELU PRESIDENT DU CDPB – CDPB. (Noiz kontsultatua: 2021-06-25).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q11080085
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 28147869464974981065
  • ISNI: 0000000459762990
  • BNF: 17082465z (data)
  • Wd Datuak: Q11080085