Perspektiba

Arkatz zorroztua, muturretiko perspektiban.

Perspektiba bolumenak —hiru dimentsioko objektuak— planoan —bi dimentsioko gainazalean— marrazteko artea da, sakontasuna eta objektuen kokaleku erlatiboa irudikatzeko balio duena. Marrazki batean, perspektibak sakontasuna eta txikitze efektuak ematen ditu.

Era berean ikusleak duen ilusio bisuala da, hainbat distantziatan sakontasuna eta objektuen kokalekua zehazten laguntzen duena. Hainbat perspektiba mota bereizten dira (ikus: Perspektiba motak).

Historia

Perspektibaren legeak, espazioa eta bolumena irudikatzeko antzea sortu zutenak, Errenazimentuan eman ziren (Brunelleschi, Alberti, Masaccio, Van Eyck); lege horiek aplikatuz, koadro bateko gauzakiak batzuk besteak baino urrutiago (edo gertuago) zeudela adierazteko, urrunekoa gertukoa baino txikiagoa irudikatzen zuten; zenbat eta urrunago egon orduan eta txikiagoa izaten zen gauzakia, eta ikuslearen ikuspuntuari zegokion irudizko gune batean biltzen ziren lerro sistema baten arabera moldatzen zuten irudia. Errenazimentuko perspektibak eragin handia izan zuen, Mendebaldean batez ere, eta perspektibaz lortutako emaitza bikainei esker Mendebaldeko arteak Ekialdekoaren maila gainditu zuen.

Lerro sisteman oinarritutako perspektiba, artean ez ezik, arkitekturan, ingeniaritzan eta beste zenbait alorretan ere oso erabilia da, eraikuntza edo dena delakoa egiten hasi aurretik amaitzean nolakoa izango den ikusteko aukera ematen duelako. Aipatzekoa da beste perspektiba mota bat, perspektiba atmosferikoa, perspektiba koloreen eta argi-itzalen kontrastearen bidez adierazten duena.

XX. mendean perspektibak orain arte izan duen indarra galdu du; kubismoaz geroztik irudiak plano bakar batean irudikatzeko joera nagusitu da, erlatibitatearen teoriaren eta artea hizkuntza dela eta ez errealitatearen irudikapena dioen joera estetikoaren bidez.

Perspektiba motak

Aurkezpena Tipoa Azpi-tipoa
Konikoa Hainbat perspektiba mota eta ihes puntu
Zilindrikoa edo Axonometrikoa Ortogonala Isometrikoa (hiru angelu berdin (120º), txikitzeko koefizienteak ere berdinak)
Dimetrikoa (bi angelu berdin, bi koefiziente ezberdin)
Trimetrikoa (hiru angelu eta koefiziente ezberdin)
Zeiharra Kabalier perspektiba
Zeiharra Militar perspektiba
Zeiharra Altzari perspektiba

Perspektiba konikoa

Ametsetako hiria (1475), Piero della Francesca.
Ametsetako hiria (1475), Piero della Francesca.

Puntu bakarreko perspektiba konikoa

  • Burdinbideko errailak urrunean puntu batean elkartzen direla dirudi.
    Burdinbideko errailak urrunean puntu batean elkartzen direla dirudi.
  • Erromako Campidoglio, Miguel Angel.
    Erromako Campidoglio, Miguel Angel.

Bi puntuko perspektiba konikoa

  • Bi puntuko perspektiba konikoa
    Bi puntuko perspektiba konikoa
  • Kubo bat bi puntuko ikuspegia erabiliz marraztua
    Kubo bat bi puntuko ikuspegia erabiliz marraztua
  • Bi puntuko perspektiba konikoa
    Bi puntuko perspektiba konikoa

Hiru puntuko perspektiba konikoa

Palazzo del Lavoro Erroman. Argazkiko lerro nagusien luzapena egingo bagenu, lerro zuzenek bat egingo lukete ezkerrean eta eskuinean horizonteko lerroan. Bestalde, beste lerro batzuek goian, zenitean, bat egingo lukete.

Zero puntuko perspektiba

Zero puntuko perspektibako marrazkietan lerroak ez dira ihes puntu batean elkartuko. Airetiko ikuspegi askok, paisaia askok, zero puntuko ikuspegia izan ohi dute.

Perspektiba axonometrikoa edo zilindrikoa

Perspektiba ortogonala

Perspektiba isometrikoa

Perspectiba isometrikoaz marraztutako irudia.

Perspektiba dimetrikoa

Perspektiba trimetrikoa

Perspektiba zeiharra edo perspektiba eslaia

Kabalier perspektiba

Kabalier perspektiba edo kabalier ikuspegia[1] perspektiba zeihar mota bat da.

  • Eskuinean kabalier perspektiban egindako pieza baten marrazkia. 30° angelua duen perspektiba zeiharra eta 1/2 ratioa duten neurriak. Ezkerretara piezaren bi bista. Ezkerrean eta goian piezaren aurreko aldea edo aurreko bista. Ezkerrean eta behean, piezaren planta edo goiko bista.
    Eskuinean kabalier perspektiban egindako pieza baten marrazkia. 30° angelua duen perspektiba zeiharra eta 1/2 ratioa duten neurriak. Ezkerretara piezaren bi bista. Ezkerrean eta goian piezaren aurreko aldea edo aurreko bista. Ezkerrean eta behean, piezaren planta edo goiko bista.
  • Zurgintzan, erabiltzen den beste kabalier perspektibako irudi bat. 45° angelua eta neurrietan zeiharreko lerroei 2/3 ratio ezarri zaie.
    Zurgintzan, erabiltzen den beste kabalier perspektibako irudi bat. 45° angelua eta neurrietan zeiharreko lerroei 2/3 ratio ezarri zaie.
  • Gotorleku zati batuzk Kabalier perspektiban marraztuak (Cyclopaedia vol. 1, 1728).
    Gotorleku zati batuzk Kabalier perspektiban marraztuak (Cyclopaedia vol. 1, 1728).
  • Nola erabili koordenadak kabalier perspektiban.
    Nola erabili koordenadak kabalier perspektiban.
  • Arkuak perspektiba militarrez marraztuak.
    Arkuak perspektiba militarrez marraztuak.
  • Arkuak altzari perspektiba, (63.4° angelua eta 1/2 ratioa duten neurriak).
    Arkuak altzari perspektiba, (63.4° angelua eta 1/2 ratioa duten neurriak).

Militar perspektiba

  • Arkuak perspektiba militarrez marraztuak.
    Arkuak perspektiba militarrez marraztuak.

Altzari perspektiba, zurginen perspektiba

  • Arkuak altzari perspektiba, (63.4° angelua eta 1/2 ratioa duten neurriak).
    Arkuak altzari perspektiba, (63.4° angelua eta 1/2 ratioa duten neurriak).


Ikus, gainera

  • Proiekzio

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Jon Agirrek eta Ander Irizarrek ItzuL posta zerrendan proposaturiko euskal ordainak.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1900281
  • Commonscat Multimedia: Perspective / Q1900281

  • Identifikadoreak
  • NKC: ph124052
  • AAT: 300056348
  • Wd Datuak: Q1900281
  • Commonscat Multimedia: Perspective / Q1900281