Peruth Chemutai

Peruth Chemutai

(2016)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaKapchorwa District (en) Itzuli, 1999ko uztailaren 10a (24 urte)
Herrialdea Uganda
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Parte-hartzailea

IAAF: 14707661 Edit the value on Wikidata

Peruth Chemutai (Kapchorwa, Uganda, 1999ko uztailaren 10a) Ugandako atleta da. 2020ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen 3.000 metroko oztopo lasterketan eta Ugandako emakumezko batek inoiz lortu duen domina olinpiko bakarra da[1].

Biografia

Bukwo barrutiko txapelketa bat ikustera joan eta lasterkaria izatea erabaki zuen[2]. Hurrengo urtean Commonwealtheko Gazteen txapelketan 1.500m eta 3.000m probetan zilarrezko dominak eskuratu zituen. 2016an 20 urtez azpiko munduko txapelketan zazpigarren egin zuen 3.000 metro oztopoen proban. Urte berean Rioko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte baina ez zen finalerako sailkatu[3].

2018an 20 urtez azpiko munduko txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen eta hurrengo urtean Dohan jokaturiko elitezko txapelketan 5. postua. Tokioko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu du faboritoak ziren Beatrice Chepkoech eta Hyvin Kiyeng Jepkemoi keniarrei aurrea hartuz[1]. Bere markarik onena lortu zuen, 9:01.45.

Palmaresa

Txapelketak

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Brasil Rio 2016 finalerdiak 3.000m oztopoak 9:31.03
Japonia Tokio 2020 01 !1. postua, urrezko domina 3.000m oztopoak 9:01.45
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Finlandia Tampere 2018 (20 urtez azpikoa) 02 !2. lekua, zilarrezko domina 3.000m oztopoak 9:18.87
Qatar Doha 2019 5.a 3.000m oztopoak 9:11.08
Afrikako txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Nigeria Asaba 2018 5.a 3.000m oztopoak 9:45.42

Markak

  • 3.000 metro oztopoak – 9:01.45 (Tokio, 2021)

Erreferentziak

  1. a b «Chemutai lands surprise steeplechase victory in Tokyo | REPORTS | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
  2. (Ingelesez) «Know your 2017 IAAF stars: Peruth Chemutai» New Vision (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).[Betiko hautsitako esteka]
  3. «Women's 3000m Steeplechase» web.archive.org 2016-09-05 (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q26838082
  • Commonscat Multimedia: Peruth Chemutai / Q26838082

  • Kirolariak
  • IAAF: 14707661
  • Wd Datuak: Q26838082
  • Commonscat Multimedia: Peruth Chemutai / Q26838082