Santa Justa igogailua

Santa Justa igogailua
 Egunez 
 Gauez 
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaLisboa
HiriaLisboa
FreguesiaSanta Maria Maior
Koordenatuak38°42′43″N 9°08′21″W / 38.7119°N 9.1392°W / 38.7119; -9.1392
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1901
Arkitektura
ArkitektoaRaul Mesnier (en) Itzuli
EstiloaArt Nouveaua
Ondarea

Santa Justa igogailua (portugesez: Elevador de Santa Justa) Lisboako Baixa Pombalina auzoan kokaturik dagoen igogailua da, Bairro Alto auzoarekin lotzen duena.

Historia

Lisboako muinoak oso malkartsuak dira eta aintzina oinez zein animaliekin igotzea oso neketsua izaten zen. 1874 urtetik aurrera hainbat proiektu aurkeztu ziren arazo honi aurre egiteko.

1896an Raoul Mesnier du Ponsard (porton jaiotako injeniari frantziarrak) Santa Justako igogaliuaren diseinua aurkeztu zuen. 1899an Empresa do Elevador do Carmo eratu eta lanei ekin zitzaien. 1901ean Karlos I.ak metalezko zubia inauguratu zuen eta 1902an bukatu zen igogailuaren eraikuntza. Hasiera batean lurrin bidezko indarra erabiltzen zen baina 1907an argi-indarra sartu zen.

2006an berriztatze lanak burutu ziren.

Arkitektura

Baixako Rua de Santa Justa kalean du oinarria. 45 metrotako altueran 7 solairu ditu eta metalezko zubiaren bidez Largo do Carmo plazara iristen da. Alboan ditu Carmoko konbentuaren hondarrak.

Dorreak bio igogailu kabina ditu, bakoitzean 29 pertsona kabitzen dira, egurrez dekoratuak daude eta ispilu eta leihoak dituzte.

Azken solairura igotzeko eskilara helikoidal bat dago eta bertatik dauden ikuspegi itzelak toki turistikoa bihurtu du.

Iruditegia

  • Santa Justa igogailua.
    Santa Justa igogailua.
  • Metalezko zubia.
    Metalezko zubia.
  • Azken solairurako eskilara helikoidala.
    Azken solairurako eskilara helikoidala.
  • Igogailuaren makinak.
    Igogailuaren makinak.
  • Convento do Carmo-ren hondarrak eta igogailua.
    Convento do Carmo-ren hondarrak eta igogailua.
  • Rossio plazaren ikuspegia.
    Rossio plazaren ikuspegia.
  • San Jurgi gazteluaren ikuspegia.
    San Jurgi gazteluaren ikuspegia.
  • Lisboako katedralaren ikuspegia.
    Lisboako katedralaren ikuspegia.
  • XX mende hasierako argazkia, tximinia kea dariola.
    XX mende hasierako argazkia, tximinia kea dariola.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q168001
  • Commonscat Multimedia: Elevador de Santa Justa / Q168001

  • Ondare historikoa
  • IGESPAR: 70141
  • SIPA: 3146
  • Wd Datuak: Q168001
  • Commonscat Multimedia: Elevador de Santa Justa / Q168001