Santa Sofia (Tesalonika)

Santa Sofia (Tesalonika)
Ἁγία Σοφία
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Paleochristian and Byzantine monuments of Thessaloniki
 Kanpoaldea 
 Barnealdea 
 Sarrera 
 Planoa 
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Grezia
Decentralized administration of GreeceDecentralized Administration of Macedonia and Thrace
Eskualdea Erdialdeko Mazedonia
UdalerriaThessaloniki Municipality
Koordenatuak40°37′58″N 22°56′50″E / 40.632844°N 22.947094°E / 40.632844; 22.947094
Map
Historia eta erabilera
IrekieraVII. mendea
Izenaren jatorriaJakinduria Santua
ErlijioaEliza ortodoxoa
ElizbarrutiaMetropolis of Thessaloniki (en) Itzuli
IzenaJakinduria Santua
Arkitektura
Estiloabizantziar arkitektura
Azalera0,82 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia456-006
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera
Artikulu hau Salonikako elizari buruzkoa da; Istanbulgoa gaitzat duena beste hau da: «Santa Sofia»

Santa Sofia (grezieraz: Ἁγία Σοφία, euskaraz: «jakituria saindua») Greziako Tesalonika hirian dagoen eliza zaharrena da. UNESCOren zerrendan Gizateriaren Ondare bezala sartutako Tesalonikako monumentuetako bat da.

Historia

III. mendetik, eliza bat zegoen gaur egungo Santa Sofia elizaren tokian. VIII. mendean, egungo egitura, Konstantinoplako Santa Sofia elizan oinarritua izan zen (egungo Istanbul, Turkia). 1205ean, Laugarren Gurutzadak hiria hartu zuenean, Santa Sofia eliza Salonikako katedral bihurtu zen, hiria 1246an Bizantziar Inperioari itzuli ondoren mantendu zena. 1430eko martxoaren 29an Murad II.a sultan otomandarrak Salonika harrapatu ondoren, eliza meskita bihurtu zen[1]

Bere planoa kupula duen gurutze greziarreko basilika batena da. Gül meskitarekin batera, Kalenderhane meskita Istanbulen eta Nizeako Dormizioaren eliza suntsitua, mota honetako arkitektura adibide garrantzitsuenetako bat da, erdi bizantziar garaiko tipikoak[2].

Ikonoklasta garaian, elizako absidea, urrezko mosaikoz apaindua izan zen, non gurutze handi bat baino ez dagoen, Konstantinoplako Santa Irene eta Niceako Dormizioaren eliza bezala. Gurutzea, Theotokos (Jainkoari edo Mariari erditu zitzaiona) irudiagatik ordezkatua izan zen 787-797an, ikonoduluen garaipenaren ondoren. Kupulan dagoen mosaikoak Jesusen Igokundea irudikatzen du 1:11 "gizon galilearrak, zergatik ari zarete zerura begira?". Kupula, hamabi apostoluen irudiek, Ama Birjinak eta bi aingeruk inguratzen dute.

Barruko dekorazioaren zati handi bat 1917ko Salonikako sute handiaren ondoren igeltsatu zen. Kupula ez zen 1980. arte zaharberritu.

Santa Sofia Salonikako monumentu paleokristau eta bizantziarren setioaren zati da, UNESCOren Gizateriaren Ondarearen zerrendan.

Bibliografia

  • Krautheimer, Richard (1986), Architettura paleocristiana e bizantina (Italieraz), Einaudi, Torino

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Paleochristian and Byzantine Monuments of Thessalonika» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
  2. Curran, John. (2003). Krautheimer, Richard. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Grezia Gizateriaren Ondarea Grezian Grezia

Atenasko Akropolia • Vergina • Korfu • DelosDelfosEpidauroMizenas eta TirintoMistraOlinpia • San Juan Teologoaren monasterioa eta Apokalipsiaren leizea • Dfniko monasterioa • Hosios Loukas • Nea Moni • Meteora • Athos mendia • Tesalonikako paleokristau eta bizantziar monumentuak • Pitagoreion eta Samosko Heraion • Rodasko hiri zaharra • Bassae

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1568660
  • Commonscat Multimedia: Saint Sophia Church, Thessaloniki / Q1568660

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 248606815
  • GND: 4220597-9
  • LCCN: nr88005110
  • Lekuak
  • Atlas Digital del Imperio Romano: 44525
  • Ondare historikoa
  • Gizateriaren ondare: 456-006
  • Wd Datuak: Q1568660
  • Commonscat Multimedia: Saint Sophia Church, Thessaloniki / Q1568660