Sebennitos

Sebennitos (grezieraz Σεβέννυτος), Niloren deltaren erdialdeko besoan edo sebenitikoan zegoen antzinako hiri egiptoar bat zen. Behe Egiptoko XII. nomoaren hiriburua ere bazen. Faraoien Egiptoren azken hiriburua izan zen.

  • Izen egiptoarra: Tyebtnecher. Izen greziarra: Sebennitos. Izen koptoa: Dyebenute edo Dyemnuti. Izen arabiarra: Samannud.

Sebennitos, antzinatean, nolabaiteko garrantzia zuen hiri bat izan zen, eta penintsula batean duen kokapena, gaur egun Burlos deitutako laku bat eta Nilo ibaiaren artean, Menfis eta Behe Egipto osoarekin merkataritza eta harremanetarako oso toki mesedegarria izan zen. Baina, kanalak bertan behera uzteak eta lurraren igoerak ekarpen alubialen ondorioz, ia tokia suntsitu du (Champollion)

Sebennitosen izan zuen bere jatorria Egiptoko XXX. dinastiak. Ptolomeotar garaiko Maneton historialari eta kronista ere han jaio zen, K. a. III. mendean. Tokia, Familia Sakratuaren ibilbidearen zati bezala ere ezagutzen da, Egipton egon zen garaian.

Hondar arkeologikoak

  • Tokiko jainkoa zen Onuris-Shuren omenezko tenplu bat egon zen, gaur egun, tenplu horretaz, hondakinak baino geratzen ez diren arren.
  • Nektanebo II.a, Alexandro IV.a Mazedoniakoa, Filipo III.a Mazedoniakoa eta Ptolomeo II.a Filadelfoaren izenak grabatuak dituen harrizko blokeak.
  • Ez dira XXX. dinastia baino lehenagoko garaiko hondakinik aurkitu.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1243772
  • Commonscat Multimedia: Sebennytos / Q1243772

  • Identifikadoreak
  • SUDOC: 261570285
  • Lekuak
  • Atlas Digital del Imperio Romano: 21701
  • Wd Datuak: Q1243772
  • Commonscat Multimedia: Sebennytos / Q1243772