Sexua berresleitzeko ebakuntza

Sexua berresleitzeko ebakuntza pertsona transgenero baten sortzetiko sexu-ezaugarrien itxura eta funtzionamendua aldatzeko prozedura edo prozedura-multzo kirurgikoari deritzo. Horren bitartez norbanakoaren sexu-ezaugarriak bere genero-nortasunarekin bat etortzea lortzen da. Nahiz eta pertsona transgeneroen genero-disforiaren aurkako tratamendua izan, pertsona intersexualei ere antzeko ebakuntza genitalak egin ohi zaizkie, gehienbat haurtzaroan. Hala ere, Nazio Batuen Erakundearen torturaren aurkako kontalari bereziaren 2013. urteko adierazpen batek pertsona intersexualen adostu gabeko normaltze-ebakuntzaren erabilera gaitzesten du.[1]

Erreferentzia

  1. (Ingelesez) Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Kontseilua. (2013ko otsailaren 1a). (pdf) Report of the Special Rapporteur on torture and other cruel, inhuman or degrading treatment or punishment, Juan E. Méndez. (Noiz kontsultatua: 2018ko maiatzaren 2a).

Kanpo-estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1053501
  • Commonscat Multimedia: Gender-affirming surgery / Q1053501

  • Medikuntzako identifikadoreak
  • CIE-10: Z87.890
  • MeSH: D057830
  • Wd Datuak: Q1053501
  • Commonscat Multimedia: Gender-affirming surgery / Q1053501