Taula periodikoko bloke
Taula periodikoko blokeak taula periodikoan elkarren ondoan dauden taldeen multzoak dira. Bloke bakoitzeko elementu guztietan energiarik altuena daukan elektroia orbital atomiko berean dago. Bloke bakoitzari berau ezaugarritzen duen orbitalaren izena eman zaio:
- s blokea
- p blokea
- d blokea
- f blokea
- g blokea (oraindik ez da behatu bloke honetako elementurik)
Blokeen izenak (s, p, d, f, g, h,...) orbital atomiko bakoitzari lotutako linea espektroskopikoaren kalitatetik eratorri da (ingelesez): sharp (zorrotza), principal (nagusia), diffuse (difusoa), fundamental (funtsezkoa), eta gainerakoak ordena alfabetikoa erabiliz izendatu dira. Blokeen barruan dauden periodoak ere izendatzen dira, azken orbitalaren geruza erabiltzen.
s | p | d | f | |
---|---|---|---|---|
Geruzak | 1-7 | 2-7 | 3-6 | 4-5 |
Periodo-kopurua | 7 | 6 | 4 | 2 |
Taldeak | Metal alkalinoak Metal lurralkalinoak | 13. taldeko elementuak 14. taldeko elementuak 15. taldeko elementuak Kalkogenoak Halogenoak Gas nobleak[oh 2] | 3. taldeko elementuak 4. taldeko elementuak 5. taldeko elementuak | Lantanoideak |
Elementuak | Hidrogenoa | Boroa | Eskandioa Merkurioa | Lantanoa Zerioa |
Oharrak
Kanpo estekak
- Datuak: Q193099
Elementu kimikoak | ||
---|---|---|
Taldeak: 1 - 2 - 3 - 4 - 5 - 6 - 7 - 8 - 9 - 10 - 11 - 12 - 13 - 14 - 15 - 16 - 17 - 18 Periodoak: 1 - 2 - 3 - 4 - 5 - 6 - 7 Serieak: Metal alkalinoak - Metal lurralkalinoak - Lantanoideak - Aktinidoak Blokeak: s blokea - p blokea - d blokea - f blokea |