Teoria zaharkituak zientzian

Eredu geozentriko zaharkituak Lurra Unibertsoaren erdigunean kokatzen du.

Zientzian, teoria bat gainditu egiten da, edota zaharkitutzat ulertzen da, adostasun zientifiko batek erabat onartu izan ostean, egungo zientziak ezegokitzat hartzen duenean. Horrelako etiketek ez dituzte barneratzen zientzia teoria protoszientifiko edo komunitate zientifikoaren baitan inoiz adostasun zabalik izan ez dutenak. Hau da, teoria bat zaharkiturik edo gainditurik dagoela esan ahal izateko, teoria horrek adostasun zientifiko bat igaro behar izan zuen. Zenbait teoria agintari politiko zehatzen pean bakarrik sostengatzen baziren ere gainjarri gisa deskriba daitezke. Hala nola, Lisenkoismoa. [1]

Teoriak zaharkitutzat edo gainditutzat kontsideratzeko hainbat kasu daude. Hala nola, batzuetan, teoria edo ideia bat oinarri nahikorik ez duela deskubritzen da eta komunitate zientifikoak baztertu besterik ez du egiten. Adibidez, teoria patologikoa energia kontzeptu eta lege guztiz ezberdinek ordeztu zuten. Beste kasu batzuetan, teoria berriak jadanik existitzen zen teoria baten elementu esanguratsuenak gordetzen ditu. Kasu hauetan, teoria zaharragoa helburu askotarako baliagarria izaten da maiz. Batetik, teoria osoa baino errazago uler daitekeelako eta bestetik, kalkulu sinpleagoetara eraman gaitzakeelako. Horren adibide bat Newtoniar fisika da, zeina gaur onartutako erlatibismotik ezberdina den, argiaren abiadurabaino askoz baxuagoa den faktore baten bidez.

Ordezkatutako teoriak

Teoria zientifikoak frogagarriak dira eta iragarpen faltsagarriak egiten dituzte. [1] Beraz, zientzia onaren marka da diziplina batek ordezkatutako teoria zerrenda gero eta handiagoa izatea eta, alderantziz, ordeztutako teorien faltak metodo zientifikoa erabiltzen jarraitzeko arazoak adieraz ditzake.

Biologia

  • Espontaneoa sortzea - materia bizigabetik abiatuta bizitza konplexua espontaneoki sortzeari buruzko printzipioa, prozesu hori ohiko eta eguneroko gertakari bat zela defendatzen zuen, belaunaldi bakarretik edo gurasoengandik ugaltzeagatik bereizten zena. Louis Pasteur-en esperimentu batek faltsifikatuta: itxuraz espontaneoa den mikroorganismoen sorrera gertatu zen tokian, ez zen gertatu prozesua errepikatzean iragazi gabeko airera sartu gabe; aparatua atmosferara irekitzean, bakterioen hazkundea hasi zen.
  • Espezie Transmutazioa, Lamarckismoaren, Lisenkoismoa - eboluzioaren lehen teoria. Esperimentuak ez ditu onartzen eta zaharkituta gelditu dira eboluzio darwiniarrak eta mendeliar genetikak, nahiz eta eboluzio lamarckiarraren zenbait elementu epigenetikaren eremura itzultzen ari diren (oso eskala mugatuan).
  • Bitalismoa - izaki bizidunak materiatik independentea den "ezinbesteko indar" batengatik bizirik daudela esaten duen teoria. Kimika organikoaren, biokimikaren eta biologia molekularraren gorakadak gutxietsi egin zuen pixkanaka, "ezinbesteko indar" horien ebidentziarik aurkitu ez zituztelako. Friedrich Wöhler- ek amoniako zianatoarekin egindako urea sintetizatzea bide luze batean teoriaren faltsagarritasunaren urratsetako bat izan zen.
  • Amaren inpresioa - amaren pentsamenduak jaiotzean akatsak sortzen zituela zioen teoria. Ez dago euskarri esperimentalik teoria hori defendazeko. Izan ere, teoria bat baino ideia bat da. Teoria genetikoak zaharkituta utzi zuen. Azken honekin erlazionaturik bestelakoak aurki ditzakegu: helduen gaixotasunen fetuen jatorria eta inprimaketa genomikoa.
  • Preformazionismoa - organismo guztiak bizitzaren hasieratik existitzen zirenaren teoria, eta gametoek miniaturazko baina osatutako aurrez aurre dagoen gizabanako bat dutelaren azalpena, gizakien kasuan, homunkulu baten existentziaren defentsa. Mikroskopioa eskuragarri zegoenean teoria horrek euskarririk ez zegoela erakutsi zuen. Zitologiak, DNAren aurkikuntzak eta teoria atomikoak zaharkituta utzi zuten.
  • Laburbiltzearen teoria. Ontogeniak filogenia laburbiltzen duela azaltzen duen teoria. [2]
  • Telegonia. Kume batek aurreko amaren nahiz bere benetako gurasoen ezaugarriak oinordeko izan ditzakeen teoria, askotan arrazakeriarekin lotua.
  • Giza jatorriaren teoria Asiatik kanpo. Ikuspegi onartuena gizaki modernoen Afrikako azken jatorriak du, nahiz eta gizaki modernoen hipotesiaren eskualde anitzeko jatorriak adostasun handia barneratu handia izan (aurreko jatorria Asiako jatorria duten frogak biltzen ditu)
  • Arrazakeria zientifikoa - gizateria fisikoki goi mailako edo beheragoko arrazek osatzen duten teoria dela. Giza genetika ebolutiboak eta antropologia modernoak zaharkituta utzi dute.[3]

Kimika

  • Teoria kalorikoa. "Kaloria" beroaren substantzia bat zela azaltzen zuen teoria. Sustantzia hori fluido auto-uxatzailea zen. Teoria hau beroaren teoria mekanikoaren ordez baztertua izan da.
  • Elementu klasikoak. Garai batean, materia oro elementu klasikoen konbinazio ezberdinez osaturik zegoela uste zen. Horiek, airea, lurra, sua eta ura sirene. Ideia hora Antoine Lavoisier zientzialariak ezeztatu zuen 1789ko argitalpenen bidez. Kimikaren elementuak deituriko argitalpen horretan elementu kimikoen lehen zerrrenda modernoa jaso zuen.
  • Flogistoaren teoria. Teoria honen arabera erregaiek "flogiston" deituriko elementu bat dute, errekuntzan airean sarta egiten dena. Teoria hori Lavoisierren oxidazioari buruzko ikerketek ordezkatu zuten.
  • Daltonen teoria atomikoaren bigarren puntua zaharkiturik gelditu zen isotopoen aurkikuntzaren bitartez. Teoria beraren hirugarren puntua bestalde, partikula azpiatomiko eta erreakzio nuklearren aurkikuntzei esker gelditu zen zaharkiturik.
  • Bitalismoa. Ikus biologiari buruzko atala.
  • Sorkuntza-egoera. Elementu edo konposatu kimiko baten formari buruzko teoria. Elementu beraren sorkuntzaren egoerari buruzkoa.

Fisika

  • Ikusmenaren emisio-teoria. Ikusmena begietatik ateratzen diren izpiek eragiten dutela defendatzen zuen teoria.
  • Fisika aristotelikoa. Newtoniar fisikak gainditua.
  • Ptolomeoren errefrakzio legea, Snellen legeak ordeztua.
  • Eterra. Michelson-en Morley saiakuntzaren bidez ezin izan zen hauteman. Einstenen lanari esker alboraturik gelditu zen eterrari buruzko teoria.
  • Teoria kalorikoa. Flogistoaren ondorengo teoria, Lavoisierren lanaren bidez aurkezturikoa. Rumford eta Joulen lanari esker alboratua izan zen.
  • Kontaktu tentsioa. Elektrizitatearen iturriari buruzko teoria zaharkitua.
  • "Vis viva". Gottfried Leibniz energiaren kontserbazio-printzipioaren oinarrizko eta hasierako formulazio mugatua.
  • "Elektrostatika hutsa", tentsio-desberdintasunen sorkuntzei buruzko teoriak.
  • Emisioen teoria. Argiaren hedadurari buruzko teoria zaharkitu bat.
  • Naturaren oreka. Hondamendiaren teoria eta kaosaren teoriaren bitartez gainditutako teoria.
  • Teoria atomikoaren garapena:
    • Demokritok teoria atomikoaren sortzaileak, dena suntsiezinak diren atomoz osatuta dagoela uste zuen. Teoria hori ez da zaharkitutzat ematen atomoak suntsiezintzat deskribatu zituelako. Izan ere, geroago zientzialariek Demokritoen atomoak partikulekin erlazionatu zituzten, horiek suntsiezintzat deskribatuz. Demokritoren teoria zaharkitutzat jotzen da bere atomoek ura edo burdina bezalako material hutsak azaltzen zituztelako. Gaur egun horiek molekulen bitartez azaltzen dira. Demokritok atomoen artean, atomoek mugitzen uzten ez zuten espazio huts bat zegoela uste zuen ere. Espazioari eta materiari buruzko ikuspegi honek iraun egin zuen, Einsteinek espazio-denbora erlatiboa eta materiari lotua zela deskribatu zuen arte.
    • John Daltonen atomoaren eredua. Eredu horren arabera atomoak zatiezinak eta suntsiezinak dira. Teoria hori fisika nuklearrak gainditu zuen. Bestalde, elementu jakin baten atomo guztiak masan berdin-berdinak direla azaltzen zuen Daltonen ereduak, azken horu, isotopo atomikoak aurkituz gainditurik gelditu zen.
    • Thomsonen eredu atomikoa. Protoiak eta elektroiak masa bakar batean nahasturik daudela adierazten duen teoria.
    • Rutherforden eredu atomikoa. Elektroiek orbitatzen duten nukleo zeharkaezina duen atomo baten heredua.
    • Bohrn-en eredua. Orbita kuantikoak dituen eredu atomikoa.
    • Elektroizko hodeiaren eredua.
  • Fisika klasikoa. Erlatibismoa eta fisika kuantikoak gaindituta. Hala ere, fisika klasikoa azken bi teorien kasu mugatzailea da, eta sarritan oso hurbilketa ona izaten da.

Astronomia eta kosmologia

Geografia eta klima

  • Lur Lauaren teoria. Lurraren erradioa baino askoz txikiagoak diren eskala luzeetan, mapa lauen proiekzio batek benetako distantzia eta tamainen hurbilketa nahiko zehatza eta praktikoki erabilgarria ematen du, baina distantzia handiagoetan lautasunetik irteteak gero eta nabarmenagoak dira.
  • Terra Australis
  • Lur hutsaren teoria
  • Ipar itsaso zabala, izotzik gabeko itsasoa, garai batean Ipar Poloa inguratzen omen zuena.
  • Goldeak euria dakar. Gizakiaren bizilekuak prezipitazioak areagotzen dituenaren teoria eskualde idorretan.
  • Kaliforniako irla. Teoria bat zeinaren arabera Kalifornia ez zen Ipar Amerikako penintsula bat, uharte handi bat baizik.
  • Australia barrualdeko itsasoa[6].
  • Ingurumenaren determinismo premodernoa. Portaera moralaren azalpen gisa ematen zen teoria. Gaur egun horiek, faktoreen horniduren, estatuen eraketen eta berotze globalaren eragin sozialen teorien bitartez azaltzen dira.
  • Determinismo klimatikoa
  • Determinismo topografikoa
  • Geografia morala
  • Kultur girotzea
  • Hozte globala.

Geologia

  • Petrolioaren jatorri ez-organikoa.
  • Katastrofismoa. Neurri handi batean uniformitarismoak eta neokatastrofismoak ordezkatu zuten.
  • Kripto-leherketa kraterrak. Gaur egun talka bidez sorturiko kraterren eta bolkanismo arruntaren alde baztertzen dira.
  • Uholdeen geologia. Egun geologia eta estratigrafia modernoak ordezkatuta.
  • Neptunismoa, plutonismoak eta bolkanismoak ordezkatu zuten.
  • Granitizazioa granitoen jatorri magmatikoaren alternatiba desprestigiatua da.
  • Monoglaziazioa.
  • Oszilazioaren teoria. Desglaziazio garaian lur mailaren igoera eta ondorioz sorturiko hondamenari buruzko teoria.
  • Honako hauek plaken tektonikoen teoriak ordezkatu zituen teoriak dira:
    • Altitudearen krater teoria
    • Lurraren zabalkuntzaren teoria. Subdukzioaren teoriaren bitartez gainditua.
    • Lurraren hozketari buruzko teoria.
    • Geosinklinalaren teoria.
    • Haarmanen Oszilazioaren teoria
    • Galdutako lur- masa ugariri buruzko teoria, Lemuria barne.

Psikologia

Medikuntza

Ikerketa adar zaharkituak

Osatugabeko teoriak

Dagoeneko errealitatearen irudikapen osotzat jotzen ez diren teoriak dira osatugabeko teoriak. Horiek erabilgarriak izaten jarraitzen dute arlo edo baldintza jakin batzuetan. Teoria batzuen kasuan, teoria bakoitzaren eredu osoa ezagutzen da. Baina teoriaren erabilerari dagokionez, osatugabeko teorien ereduak baliagarriak dira eta emaitza fidagarriak eskaintzen dituzte.

  • Mekanika newtoniarra erlatibitatearen teoria eta mekanika kuantikoaren bidez hedatu zen. Erlatibitatearen teoriaren bidez, mekanika newtoniarrean argiaren abiadurara hurbiltzen ez diren kalkuluetan egin daitezkeen zuzenketak baztergarriak dira. Hala nola, zuzenketa kuantikoak guztiz arbuiagarriak dira eskala atomikoetan edo eskala handiagoetan. Orokorrean, Newtoniar mekanika guztiz baliozkoa da ingenieritza eta fisikak barneratzen dituen kalkulu gehienetan.
  • Elektrodinamika klasikoa, elektrodinamika kuantikoarekiko oso hurbilketa ona da. Bi kasu hatean izan ezik: oso eskala txikietan eta eremu txikiko indarretan.
  • Bohren atomoaren eredua. Atomoaren eredu mekaniko kuantikoaren bidez hedatu zen.
  • Fluido batek gorputzean duen indarraren inguruko airearen erresistentziaren formula. Formula hori "Newtonen bekatuzko aire-erresistentziaren legea" izenarekin ezagutzen da. Newtonek formulatu ez zuen arren, berak erabilitako kalkuluen bidez beste batzuek formulatu dute. Dena den, formula fluxu hipersonikorako da soilik baliagarria. [8]
  • Garai batean ezaguna zen erosions zikloa. Gaur egun, paisaiaren eboluzioaren azalpen ugarien artean barneraturik dago. [9]
  • Plaka tektonikaren bidez noraeza kontinentalaren teoria hobetu zen.

Erreferentziak

  1. Popper, Karl (1963), Conjectures and Refutations, Routledge and Kegan Paul, London, UK. Reprinted in Theodore Schick (ed., 2000), Readings in the Philosophy of Science, Mayfield Publishing Company, Mountain View, Calif.
  2. (Gaztelaniaz) Teoría de la recapitulación. 2020-10-12 (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
  3. «AAA Statement on Race - Connect with AAA» www.americananthro.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  4. «germline theory - Immunobiology - NCBI Bookshelf» www.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  5. «germ-line theory definition» groups.molbiosci.northwestern.edu (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  6. An inland sea, the Eromanga Sea, did exist there in the Mesozoic, but not during any period of human history
  7. .
  8. Aerodynamics: Selected Topics in the Light of Their Historical Development,book by Theodore Von Karman, 1954, Dover Publications, p10 and following pages Detailed discussion of Newton's sine-square law, invalidity in the general case and applicability at high supersonic speeds.
  9.  doi:10.2747/0272-3646.28.6.474..

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q4115113
  • Wd Datuak: Q4115113