Umandi

Umandi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAndoni Karmelo Urrestarazu Landazabal
JaiotzaAraia, 1902ko uztailaren 16a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz, 1993ko azaroaren 21a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta irakaslea
KidetzaEuskaltzaindia
Izengoitia(k)Umandi
Zerbitzu militarra
Adar militarraEusko Gudarostea
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Literaturaren Zubitegia: 415
Araia herrian idazleari eskainitako oroigarria.

Andoni Karmelo Urrestarazu Landazabal, izengoitiz Umandi (Araia, Araba, 1902ko uztailaren 16a – Gasteiz, Araba, 1993ko azaroaren 21a) euskal idazlea izan zen. Euskaltzain urgazlea izan zen, eta Euzko-gogoa, Euzko Deya, Egi Billa, Alderdi, Herria, Euzko Gaztedi eta Azkatasuna agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Bere lan nagusia euskara irakastea izan zen, eta hartarako metodoak argitaratu zituen.

Bizitza

1919an hasi zen euskara ikasten. Espainiako Gerra Zibilean gudari talde batekin ibili zen, harik eta Santoñan atxilotu zuten arte. Hiru urte pasatu zituen kartzelan. 1953an Parisa joan zen erbesteratuta; han, Eusko Jaurlaritzan aritu zen lanean.

Parisko Euskal Kulturaren Alde erakundeko idazkaria izan zen 1962. urteaz geroztik.

Irazkintza ikastoletarako aldizkaria sortu zuen Baionan, 1966an; urtebete iraun zuen. Hil aurretik Euskal Gogo Iztegia izeneko hiztegi ideologiko batean ari zen lanean.

Lanak

Gramatika

  • Bizkaierazko aditz-erak (1955)
  • Gramática Vasca (1955), gerra ostean argitaratu zen lehen euskal gramatika
  • Aurreruntz. Porvenir, Euskel-betekizunak (1977)

Eleberria

  • Gentza bearrean (1985, Kardaberaz)

Saiakera

  • Euskal betekizunak (1977, Kardaberaz)
  • Euzkadi'ren ebazkizuna burubidezko oñarriak (1985, Eset)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo loturak

  • «Andoni Urrestarazu», Literaturaren Zubitegia.
  • Umandiri buruzko artikulua, Euskonews & Media aldizkariaren 105. zenbakian.
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12268554