Unión Liberal

Unión Liberal
Sorrera1854
Desegitea18741
Ideologia politikoaLiberalismo moderatua, monarkismo
1 Alderdi Moderatuarekin bat egin zuen Alderdi Liberal-Kontserbadorea sortzeko.
Leopoldo O'Donnell izan zen Unión Liberal alderdiaren lehen buruzagia.

Unión Liberal moderantismoaren sektore progresistenak eta progresismoaren sektore kontserbadoreenak bildu zituen alderdi zentrista zen. Moderatu eta progresisten arteko sintesiaren eredua izan zen, eta 1858tik (O'Donnellek fundatu zuenetik) 1863ra izan zen gobernuan O'Donnell buru zuelarik. Goi mailako burgesiako sektoreak eta funtzionarioek osatzen zuten. Esparru politikoan kontserbadoreak ziren; ekonomian, berriz, progresistak.

Ezagunak izan ziren partaide ezberdinen artean honakoak aurki ditzakegu: Francisco Serrano Domínguez, Juan Manuel de Manzanedo, Joan Prim, Manuel Silvela eta Antonio Cánovas del Castillo. Hauen jatorria oso ezberdina zen: nobleak, abokatuak, enpresa gizonak, merkatariak, banku jabeak, militarrak eta funtzionarioak. Iritzi publikoaren kontrola mantendu ahal izateko El Diario Español, Correspondencia de España eta La Época egunkariak babesten zituzten.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3047755
  • Commonscat Multimedia: Unión Liberal / Q3047755

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 150092988
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q3047755
  • Commonscat Multimedia: Unión Liberal / Q3047755


Politika
Espainia
Artikulu hau Espainiako politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.