Zerrenda beltz

Zerrenda beltz bat osatzen duten pertsona edo erakundeei zerbitzuak emateari utzi edo beste harreman mota bat etetea erabaki du beste pertsona edo erakunde batek. Kontzeptua pertsona, erakunde edo estatu batek beste pertsona edo erakundeen aurkako eraso edo jazarpen-zerrendei ere aplikatzen zaie. Pertsona eta erakundeez gainera, produktu eta beste gauzez osaturiko zerrenda beltzak ere badaude, hala nola toxikoak izateagatik arriskutsuak diren produktuei zein pertsona batek jan ezin ditzakeen elikagaiei buruzkoak.

Zerrenda beltzen zerrenda

  • Estatu Batuetako Estatu Departamenduaren Atzerriko Erakunde Terroristen zerrenda,
  • Hollywoodeko zerrenda beltza, ustez komunistak izateagatik, 1950eko hamarkadan, zinema munduko pertsonen aurkako zerrenda beltza.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q632959
  • Identifikadoreak
  • GND: 4263519-6
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q632959


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.