Gotaine-Irabarne

Gotaine-Irabarne
 Zuberoa, Euskal Herria
Gotaineko eliza.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Zuberoa
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaOloroe-Donamaria
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofiziala Gotein-Libarrenx
AuzapezaBernard Lougarot
(2008-2014)
Posta kodea64130
INSEE kodea64247
Herritarragotaintar-irabarnetar
Kokapena
Koordenatuak43°11′27″N 0°54′06″W / 43.1908°N 0.9017°W / 43.1908; -0.9017
Map
Azalera11,75 km2
Garaiera140 – 585 metro
Distantzia4 km (Maule-Lextarretik)
Demografia
Biztanleria475 (2018:  2)
Dentsitatea39,15 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 17,39
Ugalkortasuna[1]‰ 42,25
Ekonomia
Jarduera[1]% 73,43 (2011)
Desberdintasuna[1]% 5,91 (2011)
Langabezia[1]% 4,47 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 55,95 (2010)
Erabilera% 23,57 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1841eko maiatzak 12. urtea


Gotaine-Irabarne ([gotaiɲe iʁ̞aβaʁ̞ne]) Zuberoako erdialdean dagoen udalerria da, Arbaila eskualdean kokaturik dagoena.

Geografia

Ingurune naturala

Auzet eta Uhaitzandi ibaiak igarotzen dira udalerriko lurretatik. Bai eta azken horren ibaiadar diren Uhalteberri eta Ordobi errekak ere.

Udalerri mugakideak

Historia

Zuberoako herriaren biltzar nagusia, silviet izenekoa[2] urtean behin gutxienez batzen zen Irabarneko basoan. Bilkura honek, Uztaritzeko biltzarren antzeko rola zuena, 1730. urtean galdu zuen bere rol ordezkagarria.[3]

Irabarne herrixka 1841eko maiatzaren 12an batu zen Gotaineko komunarekin.

Ekonomia

Laborantza da udalerriko ekononomiaren oinarria. Harrobi bat ere badago udalerriko mugen barnean.

Demografia

Bi herriek bat egin zutenean, udalerri berriak 500 biztanle inguru zituen. Kopuru horretan mantendu zen populazioa bi mendez, baita XXI. mendearen hasieran ere.

Gotaine-Irabarneko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Ondasun nabarmenak

Gotaintar eta irabarnetar ospetsuak

Argazki galeria

  • Gotaine-Irabarneko Herriko Etxea.
    Gotaine-Irabarneko Herriko Etxea.
  • Gotaineko pilotalekua.
    Gotaineko pilotalekua.
  • Irabarneko eliza.
    Irabarneko eliza.
  • Uhaitzandi ibaia Irabarnetik igarotzen.
    Uhaitzandi ibaia Irabarnetik igarotzen.
  • Gotaine-Irabarneko herriko gela.
    Gotaine-Irabarneko herriko gela.
  • Gotaine-Irabarneko eskolaren eraikina.
    Gotaine-Irabarneko eskolaren eraikina.

Erreferentziak

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Arnaut Oihenarteri buruzko artikulua
  3. Philippe Veyrin, Les Basques, 157. orr - Arthaud, 1975ko abenduak 20

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q178701
  • Commonscat Multimedia: Gotein-Libarrenx / Q178701
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Gotaine-Irabarne

  • Identifikadoreak
  • BNF: 15270069m (data)
  • Lekuak
  • OSM: 2531532
  • INSEE: 64247
  • Wd Datuak: Q178701
  • Commonscat Multimedia: Gotein-Libarrenx / Q178701
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Gotaine-Irabarne
  • i
  • e
  • a
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa