Jean Fagoaga

Jean Fagoaga
Bizitza
JaiotzaSara, 1928ko urriaren 20a (95 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua, politikaria eta pilotaria
Pilota
 
KidetzaEusko Ikaskuntza

Jean Fagoaga (Sara, Lapurdi, 1928ko urriaren 20a -) lapurtar sendagile eta politikaria da.

Biografia

Bordeleko Fakultatean ikasi zuen Medikuntza. 1947tik 1957ra xisterako pilotari profesionala izan zen. 35 urtez medikuntzako lanetan jardun zuen Donibane Lohizunen, jubilatu zen arte. Telesforo Monzón hil ondoren iheslarien laguntzarako Anai Artea elkargo humanitarioaren lehendakari izendatu zuten. Sarako alkatea izan da 1971-1997 urteetan. 1995etik aurrera Eusko Ikaskuntzako lehendakariordea izan da Iparraldean.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • Jean Fagoagari elkarrizketa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12260302
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 75783
  • Lur: 02114/eu_f_0038/f0038
  • Wd Datuak: Q12260302